Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) txartelen berritzea
Trafiko Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, laster Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) TXARTELEN urteko berritzea bideratuko dugu.
Udal ordenantzek eskatzen dituzten baldintzak betetzen jarraitzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie txartela, eta baldintzaren bat bete ez eta zuzendu ez dutenei baja emanen zaie (jakinarazpenak igorri dira etxeetara).
Helbideratutako ordainagiriak urriaren 15etik aurrera (25 €) igorriko dira emandako kontuetara.
Ordainketa helbideratu nahi baduzu edo ez baduzu txartela berritu nahi, instantzia orokor baten bidez jakinarazi behar diguzu irailaren 23a baino lehen
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak urriaren 14a baino lehen ordaindu beharko dira kontu zenbaki honetan: Rural Kutxa ES64 3008 0089 6946 7771 0925, autoaren matrikula zenbakia, NANa eta ibilgailuaren titularra adieraziz.
Behin ordainketa eginez gero, txartel berria igorriko dugu zure helbidera 2025eko azaroaren 15etik aurrera..
Zalantzak argitzeko udal bulegoetara jo daiteke (udaletxe plaza 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, edo 948 132222 telefonora deitu.