Kontzeptu Hasierako data Bukaerako data
Zirkulazio zerga martxoak 15 apirilak 20
Lurraren kontribuzioa (lehenengo seihilekoa) apirilak 15 ekainak 5
Lurraren kontribuzioa (bigarren seihilekoa) urriak 15 azaroak 20
Ekonomi Jardueren Gaineko Zerga urriak 15 azaroak 20
Espazio publikoko pasabideak eta erreserbak urriak 15 azaroak 20
Mahaiak eta aulkiak urriak 15 azaroak 20

Ordainagiriak zergen titularren bizilekuetara bidaltzen dira.

Helbideratu gabeko ordainketak erreziboaren atzealdean zehaztu diren bideetatik ordaindu ahal izanen dira.

Helbideratutako ordainketak, borondatezko aldia bukatu ondoren zordunduko dira errezibo bakoitzean adierazten den kontu zenbakian.

ORDUTEGIAK ETA EGUN BALIOGABEAK

Oharra:

2020ko lurraren gaineko kontribuzioaren zerga, oraingoz, ekainaren 20ra arte luzatzen da.

Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2020rako (223. ALDIZKARIA – 2019ko azaroaren 12a)

Antsoaingo Udalak, 2019ko urriaren 30ean egindako Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Udal honetako lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa % 0,288koa izanen dela onestea.

2. Tasa horrek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1913838