Xabier Martínez Urroz izanen da Antsoaingo udaltzainburu berria
“Antsoain, Zaintzen duen Herria” proiektuaren markoan, Udalak gertuko polizia komunitarioaren eredua indartzeko apustua egin du Alkateak Xabier Martínez Urro...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko.
Azteazkena egindako osoko bilkuran, Antsoaingo Udalak 2024ko ekitaldiko Kontu Orokorra onartu zuen. Ekitaldiaren behin betiko aurrekontua 12.334.764 €-koa izan zen. Zenbateko horrek barne hartzen ditu hasierako aurrekontua (11.382.331 euro) eta 952.432 euroko altak.
Nabarmentzekoa da inbertsio errealen hazkunde handia, 2023an 770.976 € izatetik 2024an 1.014.472 € izatera igaro baitziren; hau da, % 31,58ko igoera. Inbertsio horiek egin ahal izan dira, hein handi batean, jasotako dirulaguntzei esker (479.615,41 euro) eta diruzaintzako gerakina erabiltzeagatik. Gerakin horretatik 321.023 € bideratu ziren.
Dirulaguntzen bidez finantzatutako jarduera nabarmenen artean, honako hauek daude:
Datu positibo horiekin, Antsoaingo alkate Marta Díez Napalek adierazi duenez, “argi geratu da Antsoaingo Udalak zorpetzeko eta finantzatzeko duen gaitasuna, eta, horri esker, orain dela gutxi aurkeztutako Plan Estrategikoan jasotako inbertsio batzuei aurre egin ahal izango diegu, argiteria publikoa erabat berrituko dugu jasangarriagoa den beste bat jarriz, eta gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeko oso beharrezkoak diren beste inbertsio batzuk ere egingo ditugu”.
Onartutako beste mozio batzuk
Bestalde, zinegotziek adierazpen instituzional bat onartu zituen, ostiral honetan, ekainaren 28an, LGTBI+ Sexu Askatasunen eta Harrotasunaren Eguna dela eta. Bertan, Udalak konpromisoa hartzen du Antsoaingo LGTBI+ Planean jasotako ekintzak inplementatzeko; sentsibilizazio-ekintzak garatzen eta babesten jarraitzeko; berdintasuna eta kolektibo horren onarpena sustatzen duten ekimenetan herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko; eta herria ingurune segurua eta diskriminaziorik gabea izan dadin bermatzeko.
Azkenik, osoko bilkurak Kubari eta Palestinari buruzko mozioak ere onartu ditu.
“Antsoain, Zaintzen duen Herria” proiektuaren markoan, Udalak gertuko polizia komunitarioaren eredua indartzeko apustua egin du Alkateak Xabier Martínez Urro...
Antsoaingo Udalak Kultur Aroa zikloaren edizio berri bat aurkeztu du, azaroa publiko guztiei zuzendutako euskal kultur proposamenez beteko duena. Udal Euskara Zerbitzuak Nafar...
Antsoaingo Udalak 2026ko ekitaldirako tasen, zerga-tasen eta prezio publikoen eguneraketa onartu zuen asteazken honetan gauzatuko den osoko bilkuran. Zerbitzu publikoen kali...