Agurra

Ongi etorri!

Udal gobernu taldearen izenean ongi etorria ematen dizut Antsoaingo Udalaren webgunera.

Antsoaingo herria, udala eta udal zerbitzuen informazioa aurkituko duzu gune honetan. Gurekin harremanetan jartzeko, zure iritzia eman eta galderak edo nahiak adierazteko gunea duzu ere.

Antsoain, zaintzen duen herria da, eta zaintza, komunikazio on batean oinarrituta dago ere.

Internetek ematen duen erosotasuna nahiago dutenenak baldin bazara, baliabide hau eskeintzen dizugu, hala ere jakin dezazun, udaleko ateak irekiak ditugula ere aurrez aurreko harremanaren gertutasuna nahiago baduzu.

Gobernu talde honentzat, herritarrenganako arreta zaintzen jarraitzea da gure helburuetako bat, Antsoain hobe bat eraikitzen jarraitzeko zure laguntza ezinbestekoa baita.

Zure ekarpenak herritar, eragile sozial edo ta udal langile, herri bizi bat garatzeko lagungarria izango da.

Komunikazio hori erresteko ditugun baliabideak eskeintzen dizkizugu. Webgunean hobekuntzak egin ditugu komunikazioa arintzearren, administrazioaren hizkera eta webgunea bera arinago erabili ahal izateko bereziki.

Gune hau baliagarria, erreza eta eraginkorra izatea espero dugu.

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba