Euskara

Euskara Zerbitzua

1991. urte bukaeratik, Antsoaingo Udalak Euskara Zerbitzua dauka (garai batean Patronatua izandakoa). Zerbitzuaren helburu nagusia euskararen egoera normalizatzea da, eta, bide horretan, hamaika gai, lan ildo eta programa jorratu dira urte guzti hauetan; horietako asko Nafarroako beste euskara zerbitzuekin elkarlanean.

Kontaktua

Teknikaria

  • Udaleko euskara teknikaria: Xabi Lasa Gorraiz

 


HELBURUAK

Hizkuntzak normaltasunez erabiltzen dira lurralde jakin batean, denek edo gehienek ezagutzen dituztenean, adibidez, ingelesarekin Ingalaterran gertatzen den bezala, edo gaztelaniarekin Madrilen. Jendea edozein lekutara iritsi, hitz egiten hasi, erantzunak jaso eta eraginkortasunez hizketan aritzen da; hots, normaltasunez jokatzen dute, eta ez dira hasten “hemen ingelesez” edo pertsona “elebidun horiek” identifikatzeko kartelen bila; ez eta “ulertuko didate, ez didate, ongi irudituko zaie…” euren buruari galdezka ere. 

Hizkuntza-normalizazioa, hortaz, normaltasun egoera horretara garamatzan prozesua dugu. Normalizazioa lortzen da, edozein eginkizunetarako, naturaltasunez eta eraginkortasunez aritu gaitezkeenean. Hori da euskara zerbitzuen eta, oro har, euskalgintzaren azken helburua, baina, horra heltzeko, tarteko urratsak egin behar dira:

Oso labur esanda, beharrezkoa da hizkuntza ikasteko baliabideak nahiz baldintza egokiak sortzea, sozializatzeko esparru-kopurua handitzea eta euskararekiko atxikimendua eta irudia indartzea. Horiexek dira, hain zuzen ere, euskara zerbitzuen helburuak, eta norabide horretan ari dira lanean.

LAN ILDO NAGUSIAK

Udaleko lan ildo nagusiak

  • Udaleko langileen euskara ikastaroak: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
  • Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira; inprimakiak, egiaztagiriak, programak, etab. prestatzeaz gain.
  • Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak dauzkagu, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.
  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua ematen zaie euskaraz ez dakiten udal zerbitzuei.

Udalerriko lan ildo nagusiak

Euskararen transmisiorako garrantzi handia du lanaz nahiz eskolaz kanpoko eremuak, eremu horretako esparruetan gauzatzen direlako harreman sozialak, hizkuntzaren bidez, hain zuzen ere: etxean, familian, herriko saltokietan, tabernetan, parkean, kirol eta kultura jardueretan, musika eskolan, gazteen etxabeetan…

Horiek guztiak, aisialdia bezalaxe, funtsezkoak dira hizkuntzen eta pertsonen garapenarentzat, eta, neurri handi batean, hizkuntza-ohiturak esparru horietan eratzen direla kontuan hartu behar dugu. Horregatik, gure ingurune soziolinguistikoaren ezaugarriak aintzat harturik, arreta berezia eskaini behar diogu adin guztietan euskara erabiltzeari edo, ez badakigu, presentzia emateari: eguneroko errutinetan, ongi pasatzen ari garenean, senitartekoekin nahiz lagunekin gustura egoteko tokietan gaudenean… Erabiltzeaz gain, funtsezkoa da euskarari prensentzia ematea, geurea bezalako ingurune batean; eta hori, denok egin dezakegu, euskaraz dakigunok eta ez dakigunok.

  • Euskararen transmisioa: familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa da. Adinaren araberako material bereziak sortzen, ekoizten eta banatzen dira, haurren etxeetara eramateko.
  • Eskolatze kanpaina: hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da, D ereduan. 
  • www.era.eus: euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko ataria dugu Era. Euskaraz dakiten eta ez dakiten gurasoek aholkularitzarako artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, eskolaz kanpoko Nafarroako eskaintza eta kultur agenda.
  • Aisialdiko jarduerak eta ahozkotasuna: garrantzitsua da oso Antsoaingo haur eta gazteek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea. Helburu horrekin, udako kanpalekuak antolatzen dira adibidez, eta, ikasturtean, Larunblai euskarazko aisialdi programa LHko ikasleentzat, edo MultzoEkintza, Azaroa Kultura Aroako jarduerak… Eta Bertso Eskola ere badugu, Txoko Gorrin. Horrez gain, orain, Nafarroako euskara zerbitzuek gurasoentzako gomendioak bildu dituzte esku-orri batean, euskarak eskolatik kanpo duen garrantziaz.
  • Helduak euskalduntzeko egitasmoak: Antsoaingo helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak antolatzen  dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak: Antsoainen erroldatutako euskara ikasleentzat dira (ikus baldintzak).
  • www.elaide.eus: proiektu hau euskara ikasleei bideratua dago. Bertan aurkituko dute euskaltegiei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, eta, horrez gain, ikasketekin laguntzeko behar dituzten baliabideak, eta euskarazko kultur agenda, agenda soziala eta aisialdian erabiltzeko hainbat liburu, bideo, pelikula…
  • Mintzakide programa: honen bidez, euskara erabiltzeko gune bat ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei.
  • Euskarazko produktuen Katalogoa: 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoendako euskarazko produktuak eskaintzen ditu (aisialdirako eta ikasketetarako).
  • Euskaldunen fitxategia: Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko helbidetegi bat da.
  • Euskara Merkataritzan: Antsoaingo merkatariei doan eskaintzen zaien programa honek helburu du euskararen ikusgarritasuna herriko saltokietan handitzea. AHIZE enpresaren bitartez egiten da eskaintza.
  • Errotuluak jartzeko dirulaguntzak: errotuluak eta kartelak euskaraz edo ele bietan jartzea diruz laguntzen da. Antsoaingo udal mugartean dauden udal-erroldako elkarteei eta establezimenduei zuzendua.
  • Ze Berri?: euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria sortu eta banatzen dute Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek.
  • Dirulaguntzak: Ezkaba ikastetxeko ikasleen hizkuntza gaitasuna handitzeari eta beste zenbait elkarte eta erakunderi bideratuak daude.
  • Tailerrak: Euskara Zerbitzuak tailerrak eskaintzen ditu, nagusiki gurasoentzat.  Saio horietan aholkuak ematen zaizkie,  hizkuntzak etxean kudeatzeko, eta, bestalde, euren seme-alaben heziketa prozesuetan parte-hartzea errazteko.
  • Formazio saioak: Euskara Zerbitzuak formazio saioak  antolatzen ditu helduentzat, eta saio horietan euskara eta praktika sozialei buruzko gaiak lantzen dira.
  • Azaroa Kultur Aroa: azaroan, aste batez edo biz, euskarazko jarduera bereziak edo euskararen inguruko ezagutza areagotzeko jarduerak antolatzen dira.
  • Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua: doako zerbitzua eskaintzen zaio Antsoaingo eremuan lan egin eta euskaraz egiten ez duten dendariei, ostalariei, elkarteei… Zuzenketa zerbitzua ere ematen da. Galdetu testuak zein motatakoak izan behar duten Euskara Zerbitzuan.
  • Irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak: Irria aldizkariaren hedapena; literatura solasaldiak; bere garaian irakurle taldea sortu zuen; album ilustratuen tailerrak, Etxepare saria…
  • Kanpainak, programak eta ekintzak: helburu zehatzen arabera antolatzen dira, eta urtero aldatzen dira.
  • Bai esan? Agenda; liburutegirako materialak; egutegiak; Euskararen Eguna; Administrazioan euskaraz kanpaina; hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza…

Antsoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren sorrera eta haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua. Behin betiko onespena.27. ALDIZKARIA – 2009ko martxoaren 4a(Tamaina 53Kb)

Antsoaingo Udalak fitxategi bat dauka, euskararen sustapenerako komunikazioak ahalik eta eraginkortasun handienarekin egiteko. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian alta emanda dago fitxategi hori. Antsoainen erroldatutako herritarrek borondatez lagatako datuekin osatzen da fitxategia, eta bertan parte hartzen duen orok eskubidea dauka datuak sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta uko egiteko Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki.

Baja eman edo datuak aldatzeko Euskara Zerbitzura jo behar da.

Galdetegia 14 urtetik beherakoak (48,1 Kb)

Galdetegia helduak (48 Kb)
[/servicio_shortcode]

Interneteko baliabideak
Euskara klaseak Antsoainen eta Iruñerrian, 16 urtetik gorakoentzat
Ze Berri?
Euskarazko produktuen katalogoa www.katalogoa.eus
Aisialdia. MultzoEKIN
Aisialdia. Udako eta Gabonetako Antsoaingo taldeak
Aisialdia. Larunblai
Aisialdia. Udako kanpalekuak
Ahozkotasuna. Bertso eskola
Etxepare saria, album ilustratuak sortzeko
Euskaraldia
Dirulaguntza. Euskara ikasteko dirulaguntza
D eredua, eleaniztasun eraginkorra
Elaide.eus euskara ikasleei laguntzeko
MINTZAKIDE. Hitz egin nahi dut

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba