EUSKARAREN EGUNA

Euskera eus

EUSKARAREN EGUNA 2020

Bizilagun horiek:

Aurten, maiatzaren 9an Euskararen Egunean ez garela elkartuko esateko idazten dizuegu, baina, batera ospatzerik ez badugu ere, Antsoainen euskararen egunak denak dira, hainbat urtetako lan oparoari esker; eta, orain, geure etxeetan, euskarari tokia ematen jarraitzeko moduan gara zorionez, beraz, ospa dezagun.

Gehien gustatzen zaiguna eginez ospa dezakegu: irakurri, marraztu, idatzi, musika entzun, sukaldean ibili, telebista ikusi… www.elaide.eus atarira jo dezakegu helduentzako eta euskara ikasleentzako baliabideak aurkitzeko. Edo www.era.eus helbidera: familientzako eta euskaraz dakiten eta ez dakiten gurasoentzako aukera asko daude. Udal wegunearen Euskara atalean ere, mota askotako baliabideak dituzue: ordenagailurako, literatura, egunkariak, hiztegiak… Dena, gustukoena duzuena egiteko.

Gainera, senideekin, lagunekin, bizilagunekin… mintzatzea oso gustuko dugunez, etxe barruan, balkoitik balkoira, telefonoz, bideodei bidez, dendetan eta sare sozialetan, euskaraz jarraituko dugu, Euskaraldiko lagunek bezala.

Beraz, ospa dezagun aukera horiek guztiak dauzkagula, eta ahoz nahiz idatziz, entzunez, ikusiz edo irakurriz, egunero izan dadila euskararen eguna! Eta maiatzaren 9an, berezia den zerbait ere merezi dugunez, prestatu postre goxo bat, elkartu etxekoekin, lagunei hots egin, eta topa eginez ozen esan dezagun

OSASUNA, MAITASUNA ETA ELKARTASUNA!

Maria Olaiz Rodríguez

Antsoaingo Udaleko Euskara Zinegotzia

P.D. Pantxikak mezu bat dauka zuentzat

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba