Antsoaingo Aire Zabaleko III. Pintura Lehiaketa
2024ko irailak 7 | 10:00

OINARRIAK
- Izena eman duten 16 urtetik gorako artista guztiek parte hartu ahal izango dute.
Euskarria zigilatzen den unean bertan izena emateko aukera zabalduko da, lehiaketa egiten den egunean. - Aldez aurreko izen-ematea Antsoaingo Udaleko Kultura Arloan egin ahal izango da abuztuaren 12tik aurrera, honako bide hauen bidez: 948 13 34 10 telefonora deituz edo cultura@ansoain.es helbidera idatziz.
- Parte-hartzaileek obra bakarra aurkeztu ahal izango dute.
- Gaia argi eta garbi lotuta egongo da Antsoainekin, paisaiekin, bazterrekin, lekuekin, eraikinekin…
- Obretan erabilitako teknikak libreak izango dira, eta mota guztietako laguntza dokumental eta teknikoak erabili ahal izango dira horiek egiteko (argazkiak, collageak, etab.).
- Euskarriak edo bastidoreak zurrunak izango dira, manipulatu gabe, eta ez dituzte 100 x 81 cm-ko neurriak gaindituko. Obra egiteko behar den materiala (astoak, pinturak, etab.) parte-hartzaileek jarri beharko dute.
- Eguraldiak ez badio artistari uzten hasieran aukeratutako lekuan lan egiten, estalitako espazio publikoren bat erabiLi ahal izango du, hala nola Rafael Alberti, Plaza Berria, Lapurbide…
- Hiru sari emango dira, Zergei eta Zerga Neurriei buruzko Foru Legea aplikatuz: Lehenego saria 750 eurokoa, bigarrena 350 eurokoa eta tokiko saria (Antsoainen erroldatukoentzat) 150 eurokoa.
- Obra irabazleak eta horien erreprodukzio eskubideak Antsoaingo Udalaren jabetzakoak izango dira.
- Epaimahia honako hauek osatuko dute: Udalbatzako ordezkari bat, Arrikulunka elkarteko kide bat eta aurreko urteko lehiaketan irabazle suertatutako artista.
- Obra irabazlearen egileak, 2025ko lehiaketaren epamahaian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
- Obra irabazleak, akzesitak eta aurkeztutako gainerako lanek erakusketa bat osatuko dute, IDAKI kirol-instalazioetako Hallen jarriko dena irailaren 9tik
- Erakusketako epea igarotakoan, saritu gabeko lanak egileei itzuliko zaizkie, norberaren edo idatzizko baimenaren bidez eta koadroaren titularraren NANaren kopiarekin. Obretako bat urtebeteko epean erreklamatzen ez bada, jabetzari uko egiten zaiola ulertuko da, eta, beraz, Antsoaingo Udalaren jabetzakoa izango da.
- Parte-hartzaileen datuen tratamenduaren arduraduna Antsoaingo Udala da. Tratamenduaren helburua lehiaketa kudeatzea, garatzea eta zabaltzea da, oinarrien arabera. Irabazleen argazkiak egin ahal izango dira, eta Udaleko komunikabideetan eta sare sozialetan argitaratu ahal izango dira, identifikazio-datuekin batera. Pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago ansoain.eus webgunean.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek erabat onartzen direla eta epaimahaiaren erabakiekin bat datozela. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak epaimahaiak ebatziko ditu.