La maja y la mona
2024ko martxoak 7 | 19:30
Antsoaingo antzokia
- Zenbatekoa: 5 €
8M
Antzerkia. Gaztelaniaz
Aroa (Berrozpe) eta Susana (Soleto), bi aktore bakarrak eta murriztezinak. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatuko dira. Hala ere, ez dute oso argi nork ordezkatzen duen nor, eta horrek liskarra eragingo du majaren eta monaren artean, ea nor den ederragoa eta nor jatorragoa. Edo alderantziz… A ze koadroa!
Erritmo bizkorreko eta umorez beteriko komedia honetan, adiskidetasuna, hipokrisia, irudi estetikoa edo feminismoa dira azaleratuko diren gaietako batzuk. Aldi berean, gai guzti horiek, komedia soila izateaz gain, akelarre bihurtzeko aukera emango dute.