
21
Ots
1970eko urtarrilak 1
Gabon gauean, pertsonaia bitxi bat jendartean sartuko da. OLENTZERO da, urtean behin mendietatik Euskal Herriko herrietara EGUBERRIAK ospatzera jaisten den ikazkina. Hainbat herritan, aurpegia belzturik tximiniatik jaisten zen begi gorriko eta itxura zatarreko erraldoia zen Olentzero; eta haur bihurriak izutzeko erabiltzen zen Olentzeroren pertsonaia. Gaur, berriz, haurrek lagun zintzotzat hartzen dute Olentzero, eta lagun goxo horrek haurrak maite ditu, eta opariak ekartzen dizkie Gabon gauean.