Proiekzioa + Hitzaldia. La voz de Iñaki
2024ko azaroak 7 | 19:00
Antsoaingo antzokia

Fundación Iñaki Ochoa de Olza – SOS Himalaya
Iñaki Ochoa de Olza Seguinen bizitza jasotzen duen dokumental honek ez du bere heriotza kontatzen, bere bizitza baizik. Artxiboko materiala erabiliz egiten du, iturri desberdinetatik berreskuratuta. Bere aitak hitzaldiak grabatu zituen zintak, lagunek bidalitako argazkiak, antzinako irudiak eta familian filmatutako zortzi milimetroko filmak. Iñakiren ahotsak gure kontzientzia mugitzen du, begiak errealitatera irekitzen dizkigu eta bizitza esnatzera bultzatzen gaitu.
Proiekzioaren ondoren, Elena Sagaseta de Ilúrdoz SOS Himalayako koordinatzailearekin hitz egiteko aukera izango dugu
Sarrera doan aretoa bete arte.