948012012 – 012

Web orri honetan eskainitako informazioaz gain, Antsoaingo Udalak 012 telefono zerbitzua eskaintzen die herritarrei.logo_012_eus

012 kontsultak

Zein zerbitzu eskaintzen du 012- 948012012 telefono zerbitzuak?

  • KUDEAKETA. Katastro eta errolda ziurtagiriak eska daitezke; bestelako ziurtagiri motak (ondasunak, zergen ordainketa egunean edukitzeari buruzkoak…); ordainagirien kopiak; inprimakiak; instantziak; ordainketak; ordainketen helbideratzeak.
  • IZEN-EMATEA ETA HITZORDUAK. Udalak eskaintzen dituen jardueretan eta ikastaroetan izena eman daiteke; sarrerak erosi; distribuzio zerrendetan harpidetu; Udaleko zerbitzu eta teknikariekin hitzordua zehaztu.
  • INFORMAZIOA. Antsoaingo informazioa eta 012 telefono zerbitzua duten herri guztien udal informazioa eskaintzen dizu: instalazioak, zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, tramiteak nola egin, ordenantzak, zergak, ikastaroen eskaintzak, dirulaguntzak, deialdiak, lehiaketa publikoak, interesezko abisuak, etab. Oinarrizko hornidura enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), Udalari buruzkoa ez den informazioa ere eskaintzen du: Nafar Gobernuaren izapideak, osasun zerbitzu eta zentroak, hezkuntza, garraioa eta aisia, elkarteak, etab.
  • ABISUAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK. Zerbitzuei edo Udalaren jarduerei buruzko kexak aurkeztu daitezke, iradokizunak egin edo abisu bat eman (hiri-altzariak, argiztapena…).

Nola jar gaitezke 012 telefono zerbitzuarekin harremanetan?

  • Nafarroan, hiru zenbaki markatuz, 0, 1 eta 2 edo 948 012 012 zenbakia markatuz.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00etara.
  • 012@infolocal.org helbidearen bidez ere jar zaitezke harremanetan.

Proiektuaren helburua herritarren eta Udalaren arteko harremana erraztea da, eskura dauden teknologia eta baliabide telematikoak erabiliz.

  • 012 telefono bidez.
  • Telematikoki webgunea erabiliz, posta elektronikoa, informazio kioskoa, teletestu, etab.
  • Herritarrak hartzeko udal bulegoetan.

INFOLOCAL. Ondorengo lerroetan agertzen dira proiektuaren barruan dauden udalak, mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuaren unitateak.

Toki entitateak:

Altsasu / Alsasua;Ansoáin; Anue; Aoiz Agoitz; Aranguren (Labiano, Zolina, Tajonar, Aranguren, Mutilva Alta y Mutilva Baja); Areso; Barañáin; Baztán (Almandoz, Amaiur-Maya, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilikueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz-Mugairi, Ziga); Bera; Beriáin; Berrioplano (Añezcar, Artica, Oteiza de Berrioplano, Berrioplano, Larragueta, Berriosuso, Elcarte, Loza, Aizoáin, Ballariain); Berriozar; Burlada Burlata; Cadreita; Caparroso; Cáseda; Cendea de Cizur (Undiano, Muru – Astráin, Zariquiegui, Astráin, Larraya, Paternáin, Cizur Menor, Gazolaz);Corella; Esteribar (Agorreta, Ilurdotz, Antxoritz, Leranotz, Iragi, Irota, Eugi, Larrasoaña, Inbuluzketa, Saigos, Olloki, Urtasun, Zuriáin, Urdanitz-Urdanitz, Zabaldika, Zubiri, Sarasíbar.); Ezcabarte (Sorauren, Oricain, Cildoz, Eusa, Orrio, Maquirriain (Ezcabarte), Azoz, Arre); Ezcaroz Ezkaroz; Fitero; Fontellas; Goizueta; Guesalaz; Huarte Uharte; Iza (Aguinaga, Gulina, Erice (Iza), Sarasa, Aldaba, Atondo, Sarasate, Iza, Lete, Larumbe, Cia, Ariz, Ochovi y la Urbanización Zuasti); Izaga, Manc. (Urroz, Izagaondoa (Ardanaz de Izagaondoa), Lizoáin, Unciti (Alzórriz, Artáiz, Cemboráin, Najurieta, Unciti, Zabalceta), Ibargoiti (Abínzano, Idocin, Izko, Salinas de Ibargoiti), Monreal); Jaurrieta; Leitza; Lerín; Lodosa; Los Arcos; Luzaide / Valcarlos; Milagro; Noáin (Valle de Elorz) Noain (Elorztzibar)  (Imárcoain, Noáin, Zabalegui, Torres (Elorz), Yárnoz, Guerendiáin (Elorz), Elorz, Zulueta); Ochagavía Otsagabia; Olazti / Olazagutia; Olite; Oronz Orontze; Salazar, Junta del V. de (sólo para los Aytos. De Ezcaroz, Jaurrieta, Ochagavía y Oronz); Salinas de Oro; Sansol; Tafalla; Ultzama (Alkotz, Arraitz – Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz – Olano, Guerendiáin de Ultzama, Ilarregui, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola – Galain, Zenotz); Valdizarbe, Manc. (Adiós, Enériz, Legarda, Muruzábal, Tirapu, Ucar, Uterga, Obanos); Valle de Egüés (Olaz, Ibiricu (Egüés), Alzuza, Ardanaz (Egüés), Azpa, Badostáin, Sagaseta, Elcano, Egüés, Elía, Sarriguren); Valtierra; Viana; Villafranca; Villava; Yerri Deierri; Zizur Mayor Zizur Nagusia

 

Nafarroako Gobernuko entitateak: Nafarroako enplegu zerbitzua (NEZ); D.G. Ingurumena eta ura, NASU VINSA (etxebizitzak eta solairuak, Nafarroa).

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba