Paisaia

Lur eremua menditsua da. Hainbat iturri sortzen dira bertan. Mendiaren goialdean pinuak eta ezpelak dira nagusi. Oraindik ere harrobi aztarnak antzeman daitezke. Mendi hegi paisaiahoriek mahastiz josita egon ziren.

Ordokian, “Zelaia” izenekoan, zereala ereiten zuten; gaur egun, ordea, urbanizatuta dago. Bi eremu horiek bat egiten duten lekuan altxatuta dago herri zaharra, ziertzo haizetik babestuta, Artikagainetik mendebaldera.

Hidrografiari dagokionez, Eritzegoititik behera datozen bi errekasto besterik ez dago. Bi horiek Orkoienen bat egiten dute, eta Ballariain izena hartzen dute. Honek, luze gabe, Arga ibaian isurtzen du bere ura.