60+ programak zahartze aktiboa sustatzen du
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Joan den asteartean, Idakiko rokodromoan, udalak omenaldi txiki bat egin zien bi kirolari antsoaindarri 2024an abiadura eskaladan lortutako emaitza apartengatik.
Unax Uterga Flamarique Espainiako txapelduna izan zen abiadura eskaladako maila absolutuan eta Espainiako Kopan bigarren postua eskuratu zuen. Gainera, askotan lehiatu da Europan, eta beti lehenengo hogei postuen artean geratu da.
Beste alde batetik, Leire Ruiz de Argandoña Otanok hirugarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan, abiadura eskaladako maila absolutuan, eta bigarrena Espainiako Kopan. Era berean, Unax bezala, Europan aldizka lehiatu da eta eskuratu duen sailkapenik onena zortzigarrena izan da.
Omenaldian hurrengo pertsonek parte hartu zuten: Marta Diez Napal alkatea, Gorka Hermoso Carmona kirol zinegotzia, Alfredo Osés udal kirol teknikaria, Antsoaingo eskalada eskolako partaideak, Antsoaingo Mendi Eskolako kideak, senideak eta lagunak.
Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta...
Antsoaingo Udalak lan-bilera bat egin du berriki Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiarekin, azken hilabeteetan Udaltzaingoaren arloan egindako aurrerapenen berr...
Gaur, urtarrilaren 30ean, Antsoaingo Udalaren osoko bilkurak 2026ko Urteko Kudeaketa Plana (UKP 2026) onartu du. Dokumentu horrek datorren ekitaldirako Udalaren lehentasunezko...