Euskarak bere plana izanen du Antsoainen
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Urriaren 5era arte aurrekontu parte-hartzaileen urteko deialdirako proposamenak aurkeztu ahal izanen dira. Herritarrek aukeratzen dituzten proposamenak, ezarritako aurrekontu muga arte, Antsoaingo Udalaren 2024rako aurrekontuan sartuko dira. Parte hartu ahal izateko, Antsoainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gora izan (2025ean betetzen dituztenek ere parte har dezakete). Antsoaingo Udalaren Elkarte eta Entitate Erregistroan izena eman duten elkarte eta taldeek ere parte hartzen ahal dute.
Obrak (berriak edo mantentzekoak), erosketa iraunkorrak (inbertsioak) eta jarduerak edo programak ukitzen dituzten proposamenak aurkeztu ahal izango dira udal-eskumeneko esparruetan: hala nola, kirolei, berdintasunari, kulturari, euskarari, gizarteari, hiri-mantentzeari eta abarri buruzko zerbitzu publikoak.
Partaidetzazko Gobernantza, Hirigintza eta Toki Garapeneko Batzordeko kideak arduratuko dira proposamen guztien artean hautatzeaz. Gehienez ere, 4 izango dira herri- bozketara eramango direnak.
Hautatutako proposamenak, ezarritako aurrekontu muga (60.000 euro) bete arte, 2025ean gauzatuko dira. Urriaren 11ra arte aurkez daitezke proposamenak, aurrez aurre, lanegunetan Antsoaingo Udalaren bulegoetan, 08:30-14:00etara (Udaletxeko plaza 1); eta telematikoki, udal erregistro elektronikoaren bidez (www.antsoain.eus). Inprimaki berezian aurkeztu behar dira, eta Udalaren bulegoetan zein web-orrian eskuratu daiteke inprimaki hori.
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Antsoaingo Udalak "Adimen artifiziala zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko" prestakuntza-zikloa amaitu du. Ekimena herriko merkataritzari zuzenduta dago eta m...
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...