Antsoaingo jaien balorazio positiboa
Udalak oso positiboki baloratu du herriko jaien garapena, eta nabarmendu ditu herritarrek programatutako jardueretan izan duten parte-hartze handia, bisitari ugari etorri izana eta gertakari larririk ez izatea.
Herriko 18 erakunde elkarrekin eta lankidetzan ari dira Antsoaingo Eguna antolatzen, ekainaren 8an ospatuko baita. Aitzineko urteetan bezala, denetariko ekitaldiak izanen dira, hala nola erraldoiak, kirola, musika, herri bazkaria edo dantzaldia eguna ederki ospatzeko. Aurten, lehen aldiz, kroketa lehiaketa antolatu da festara jende gehiago erakartzeko asmoz.
11:00etatik 14:00etara izanen da eta Antsoaingo gastronomia elkarte guztiek hartuko dute parte. Era berean, arte gune bat paratuko da sakanpea plazan 11:00etatik aitzina. Gainerakoan, talde jolasak Harrobiren eskutik Udaletxe plazan, 17:00etan hasita, eta ‘Maldita Amusia’ herriko taldearen kontzertua, 19:00etan, Lapurbide plazan.
Udalak oso positiboki baloratu du herriko jaien garapena, eta nabarmendu ditu herritarrek programatutako jardueretan izan duten parte-hartze handia, bisitari ugari etorri izana eta gertakari larririk ez izatea.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...