
Itzalaldia Antsoainen
Astelehen goizean, Antsoainen ere argindarraren itzalaldi orokorra gertatu zuen, eta ia egun osoan zehar udalerri guztiari eragin zion. Egoera horren aurrean, Udalak berehala...
Antsoaingo Udalak Memoriaren Astearen bigarren edizioa aurkeztu du. Maiatzaren 16tik 22ra izanen da, eta ekitaldi kulturalak, hitzaldiak eta La Fuga Kirola eta Oroimenak antolatutako La Fuga Mendi Martxa kirol jarduera uztartuko ditu. Proiektuak, Nafarroako Memoria Historikoaren Institutuarekin, elkarte memorialistekin eta inguruko udalerriekin elkarlanean, 1938an Gerra Zibilean San Kristobal gotorlekutik ihes egiten saiatu ziren 795 presoen ondarea babestea du helburu, kirolean, dibulgazio historikoan eta hausnarketa kolektiboan oinarritutako jardueren bidez.
Aurten ardatz gisa aukeratutako gaia “Emakumea eta memoria” izan da eta, beraz, aurrera eramanen diren hainbat jarduera gai horrekin lotuta egonen dira, emakumeek gatazka armatuen ondoriorik okerrenak jasaten dituztela gogoraraziz.
Maiatzaren 16an, ostirala, egitarauari hasiera emanen zaio, martxaren eta bere esanahi historikoaren inguruko briefing tekniko batekin (18:00etan, Antsoaingo Antzokian). Ondoren, 19:00etan, “Enklabe Daniza” ikuskizun elebidunak dantza eta zuzeneko musika uztartuko ditu, astea ofizialki inauguratuz. 20:00etan, egunari amaiera emateko, Anna Fernándezek, Jovino preso iheslariaren alabak, bere aitaren ihesari eta horrek familia izandako eraginari buruzko testigantza partekatuko du Urepelen.
Larunbatean, maiatzaren 17an, La Fuga oroimenezko martxa gauzatuko da, iheslarien ibilbide historikoa hiru aukeren bidez berregiten duen lehiarik gabeko ekitaldia. Parte-hartzaileek 54 km (San Kristobal Gotorlekua-Urepel), 28 km (San Kristobal Gotorlekua-Saigots) eta 25 km (Saigots-Urepel) aukeren artean hautatu ahal izanen dute.
Jarraitu beharreko ibilbidea GR225 da, memoria-leku gisa homologatua, eta Olaben, Saigotsen, Tiratum Bidean eta Sorogainen hornidura guneak izanen ditu. Parte-hartzaileen muga sinbolikoa 795 izen-ematetan ezarri da, gotorlekutik ihes egin zuten preso kopuruarekin bat etorriz. Ateraldirik luzeena 6:00etan hasiko da, Gotorlekutik abiatuta, eta 54 km-ak gehienez 13 ordu eta 15 minututan egin beharko dira, +1.760 m eta -2.210 m-ko desnibelarekin. Ekimena Nafarroako eta Euskadiko Mendi Federazioen ibilbide luzeko ibilaldien zirkuituaren parte da, eta Etiketaberdea protokoloa jarraitzen du, segurtasuna eta jasangarritasuna lehenetsiz, eta ingurumen-inpaktu txikiena bermatuz.
Maiatzaren 18an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Antsoaingo Antzokiak La Nave Teatroren “Goyena Arraiza, Emilia” antzezlana eskainiko du. Obrak Emilia Goyenaren bizitza taularatzen du, Nafarroan familia-plangintzako prozesuei buruz eta emakumeen papera ugaltze soilera murriztearen aurrean matxinatzeko beharrari buruz idatzi zuen lehen emakumea. 1936ko estatu-kolpearen biktima izan ondoren, bost hilabetez bizi izan zen ganbara batean ezkutaturik, bere ama, aita eta anai bakarra fusilatu, eta haien gorpuak areka batera bota zituzten bitartean.
Asteartean, hilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, “Isilduak-La memoria silenciada” (Zerokotan) errezitaldiak poesia eta musika uztartuko ditu, historiatik kanpo utzitako kontakizunak berreskuratuz.
Hitzaldiek funtsezko gaietan sakontzeko aukera emanen dute: astelehenean, maiatzaren 19an, Gemma Pierola historiagileak “La memoria pública de la represión franquista hacia las mujeres” (19:00etan, Loza Kultur Gunea) gaia aztertuko du, eta asteazkenean, hilaren 21ean, Amala Kouasch-ek “Tejiendo redes solidarias de mujeres en apoyo a los presos del Fuerte” hitzaldia eskainiko du.
Programazioari amaiera emateko, Xabier Bastidak eta Aitor Gorosabelek, Su Ta Gar taldeko kideek, kontzertu akustiko bat eskainiko dute.
Horrez gain, “Emakumea eta Memoria Nafarroan” erakusketan (Idakin, maiatzaren 16tik 22ra) Iñaki Portoren argazkiak ikusgai egonen dira, emakumeek erresistentzia historikoan izandako papera nabarmentzen dutenak.
Antzokirako eta kontzerturako sarrerak ansoain.es webgunean eros daitezke.
Astelehen goizean, Antsoainen ere argindarraren itzalaldi orokorra gertatu zuen, eta ia egun osoan zehar udalerri guztiari eragin zion. Egoera horren aurrean, Udalak berehala...
Udala botxategi estali bat eraiki du Harrobiko sotoan, 2021eko udal aurrekontu parte-hartzaileetan garaile ateratako proposamena gauzatzeko. Proiektua Gotzon Olar...
Antsoaingo Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Euskararen Udaberria ospatzeko programazio berezia prestatu du. Aurten ekimena Euskaraldiarekin batera gauzatuko da, euskararen ...