Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Kirola haurtzaroan eta gaztaroan egiteak mesede egiten dio hazkuntza fisikoari eta mentalari eta, horrez gain, onada sozializazioa, diziplina eta konfiantza sustatzeko, eta behar bezalako oinarriak sortzen ditu etorkizunean bizitza aktiboa eta osasungarria izateko. Hori dela eta, oso aukera ona da Kirol Zerbitzuak eta kirol klubek eskaintzen dituzten jardueretako batean parte hartzea. Izan ere, urriaren 1ean kirol eskolen denboraldia hasiko da,bai eta 60 urtetik gorakoendako jarduerak eta igeriketa ikastaroak eta klubak ere (lehiaketa egutegia dutenak izan ezik).
Izena emateko epea amaiturik, oraindik ere bada lekurik Kirol Eskoletan. Kirol Zerbitzuan emanen dizute informazioa (948 13 22 88, kirolak@ansoain.es, Idaki). Umetxo, haur eta helduendako igeriketa ikastaroetan, oraindik ere badago izena emateko aukera www.idaki.org webean edo Kirol Zerbitzuan. 60+ jardueretan, gimnasia, aquagym eta indarra lantzeko tailerra bete dira, baina bada lekurik 60 urtetik gorako igeriketan (izen-ematea Idakiko harrera-lekuan edo www.idaki.org).
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...