
Antsoainek omenaldi hunkigarria egin die bere merkatariei
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
Antsoaingo Udalak hasiera eman dio gaur herriko pilotalekuaren barruan kokatutako rokodromoaren zabalkuntzari, publikoari irekitako arratsalde batekin. Marta Diez Napal alkateak eta Gorka Hermoso kirol zinegotziak ireki dute ekitaldia, Nafarroako Mendizale Federazioko ordezkariak ere bertan zirela.
Antsoaingo Mendi Eskolak proposatutako rokodromoaren zabalkuntza izan zen aurrekontu parte-hartzaileen azken edizioko ekimen irabazlea. Uztailaren bigarren hamabostaldian egindako lanei esker, urki-zurez eraikitako eskalada-gune berri bat sortu da, erabilera anitzeko diseinu berritzaileagatik nabarmentzen dena, eta eskalada egiten hasteko zein entrenamendu aurreratuak burutzeko aukera ematen duena.
Egitura berriak 12,70 metroko zabalera eta 12 metroko altuera ditu, guztira 180,70 m2-ko azalera hartzen duelarik. Zabalkuntzak maniobrak egiteko plataforma bat, sokekin eskalatzeko gune bat eta egituraren oinarrian kokatutako Boulder edo sokarik gabeko beste eremu bat barne hartzen ditu. Berritze horiei esker, Antsoaingo udal rokodromoak maila ezberdinetako 50 eskalada bide biltzen ditu, publiko guztiei zuzenduta. Guztira, obren kostua 50.820€-koa izan da.
Hitzaldian, Marta Diez Nepalek aurrekontu parte-hartzaileen garrantzia azpimarratu du, herritarrek eta tokiko kolektiboek gehien eskatzen dituzten ekimenak identifikatu eta aurrera eramatea posible egiten baitute. Era berean, Gorka Hermosok Udalak kirolarekin duen konpromiso irmoa nabarmendu du, zabalkuntzari esker Antsoaingo rokodromoa Nafarroako udal rokodromoen artean handiena eta modernoena dela adieraziz.
Inaugurazio ofizialaren ondoren, federatutako dozenaka pertsonek instalazioaz gozatu ahal izan dute, zuzeneko musikaz lagundutako eskalada topaketa herrikoian.
Eskalada Antsoainen
Antsoaingo Mendi Eskola, herriko eskalada eskolak, hazkunde nabarmena izan du rokodromoa handitu denetik. Lehen 60 lagunek osatzen zuten eta orain 100 kide baino gehiago biltzen ditu. Udalak, eskolarekin elkarlanean, adin guztientzako eskalada ikastaroak eskaintzen ditu, entrenamendu taldeak antolatzeaz gain.
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...
Antsoaingo herri zaharrean bizi diren 25 pertsonek arrisku handiagoa dute, herrigunearen ezaugarriak eta egoera direla-eta, baso-sute baten ondorioak jasateko, duela 2 urte Ez...