2025eko ekainak 18

Antsoaingo Udalaren nortasun korporatibo berria

Foto noticia

Antsoaingo Udalak bere nortasun bisuala eguneratzeko prozesua amaitu du, erakundearen irudia garai berrietara egokitzeko, komunikazio-kanal ezberdinetan duen ikusgarritasuna sendotzeko eta bere jatorriaren zein ondare identitarioaren funtsezko elementuei eusteko helburuarekin.

Berrikuntza lan horren abiapuntua aurreko logotipoa izan da, karga sinboliko handiko elementuak biltzen zituena, baina bisualki konplexua zena eta egungo euskarri digitaletan aplikatzeko zailtasunak zituena. Tradizioa, argitasuna eta funtzionalitatearen arteko oreka aurkitzeak erronka bat suposatu du.

Diseinu berriaren garapena Antsoaingo Udaleko gobernu-taldearen eta Funtsak komunikazio eta brandingagentziaren arteko elkarlanaren ondorio izan da. Bi taldeak proiektuaren fase guztietan lankidetza estuan aritu dira, denon gustukoa zen emaitza adierazgarri bat lortzeko.

Diseinu berrian, armarriaren egitura sinplifikatu da, kasketa edo apaindura heraldikoak alde batera utziz, eta konposizioa beste modu batean antolatu da irakurgarritasuna errazteko. Ekarpen esanguratsuen artean, Ezkaba mendiaren silueta gehitu da, erreferentzia geografikoa eta tokiko identitatearen sinboloa, eta eguzki bat energiaren, bizitasunaren eta aurrerapenaren irudikapen gisa. Arkumea, udalerriaren nortasunarekin lotura handia duen elementu historikoa, konposizioaren erdian mantendu da, jatorrizko armarrian zuen presentzia errespetatuz, baina etorkizuna eta aurrerapenarekiko harremana azpimarratzen duen orientazio berri bat emanez.

Izendapenari dagokionez, aurkezpen garbiago baten alde egin da, eta udalerriaren izena lehen planoan ageri da bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Tipografia ere eguneratu da, familia moderno, irisgarri eta moldakor bat hautatuz (Hanken Grotesk), formatu guztietan, inprimatuetan zein digitaletan, irakurgarritasuna bermatzen duena. Era berean, paleta kromatikoa sinplifikatu da, udalerriko tonu urdin tradizionalak mantenduz, baina optimizatuta, erreprodukzio egokia eta koherentzia bisuala ziurtatzeko.

Prozesu horren emaitza irudi instituzional berritu, moderno eta sendo bat izan da, nortasun korporatiborako eskuliburu batekin batera, irudiaren erabilera-arauak definitzen dituena eta Antsoaingo komunikazio-eremu guztietan behar bezala aplikatzea bermatzen duena.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Aukeratu jaietako kartela

Aukeratu jaietako kartela

Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2025eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba