Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Aurten ere, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Iza eta Xulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak drogen kontsumoari eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina abiatuko dugu. Kanpainaren helburu orokorra honakoa da: arrisku-kontsumoak eta jokabide-adikzioak eta horiek komunitatean dituzten ondorioak murriztea. Kartelak drogen kontsumoari eta mundu digitalarekin eta ausazko jokoekin lotutako beste adikzio batzuei buruzko gogoeta eragin nahi du.
Kanpaina hainbat zerbitzutan zabalduko da, eta herrietako informazio-paneletan, sare sozialetan eta Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Xulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zein udaletako web orrialdeetan ere zabalduko da. Bertan, kartelaz gain, astean 2 argitalpen igoko dira. #behinegiteagatik hastagaren bidez denak ikus daitezke.
Horrez gain, txosnetan eta herrietako Gazteguneetan edo gazteen topaguneetan, nesken eta mutilen preserbatiboak emango ditugu, gazte guztiek doan eska dezaten, behar izanez gero; izan ere, babesik gabeko sexu-harremanak izatea droga-kontsumoarekin lotutako jokabide arriskutsua da. Karpa bat egonen da, adostasunean, atseginean, gozamenean eta zaintzan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatzeko helburuz, eta bertan prebentzio-materiala banatuko da (preserbatiboak, lubrifikatzaileak), eta zalantzak eta galdera zehatzak argitzeko aholkuak emanen dira.
Herrietako tabernetan banatuko dira kanpainaren kartela eta ostalaritza-sektoreko jardunbide profesional egokien dekalogoa. Kanpaina gazteen etxabeetara, elkarteetara eta txosnetara ere zabalduko da.
Gainera, jaien testuinguruko jarduera-protokoloak landuko dira, kontsumoetan arriskuak murrizteko eta eraso sexistak saihesteko, txosnetan barra borondatez egiten duten pertsonei zuzenduta.
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak ireki du hobari hori eskatzeko epea, 2026ko otsailaren 16an amaituko dena. Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar d...
Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...