
Antsoainek “Kultura Plazara” programaren edizio berria abiarazi du
Datorren ostiralean, irailaren 5ean, “Kultura Plazan” programan aurreikusitako jarduerei hasiera emanen zaie. Antsoaingo Udalak herriko jaien aurretik garatzen du programa...
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Aurten ere, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Iza eta Xulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak drogen kontsumoari eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina abiatuko dugu. Kanpainaren helburu orokorra honakoa da: arrisku-kontsumoak eta jokabide-adikzioak eta horiek komunitatean dituzten ondorioak murriztea. Kartelaren helburua da drogen kontsumoari eta mundu digitalarekin eta zorizko jokoekin lotutako beste adikzio batzuei buruz gogoeta eginaraztea, zoritxarrez gazteen eskura baitaude. Eragindako gazteen ehunekoa etengabe hazten ari da, kirol apustuak ugaritzen ari direlako eta online joko plataformetara erraz sartzen ari direlako. Nafarroan, 5 gaztetik 1ek egin du apustu azken urtean.
Kanpaina hainbat zerbitzutan zabalduko da, eta herrietako informazio-paneletan, sare sozialetan eta Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Xulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zein udaletako web orrialdeetan ere zabalduko da. Kartelaz gain, astean 3 argitalpen igoko dira. #askeizan hastag bidez horiek guztiak bistaratu daitezke.
Horrez gain, txosnetan eta herrietako Gazteguneetan edo gazteen topaguneetan, nesken eta mutilen preserbatiboak emango ditugu, gazte guztiek doan eska dezaten, behar izanez gero; izan ere, babesik gabeko sexu-harremanak izatea droga-kontsumoarekin lotutako jokabide arriskutsua da.. Karpa bat egonen da, adostasunean, atseginean, gozamenean eta zaintzan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatzeko helburuz, eta bertan prebentzio-materiala banatuko da (preserbatiboak, lubrifikatzaileak), eta zalantzak eta galdera zehatzak argitzeko aholkuak emanen dira.
Herrietako tabernetan kanpainaren kartela, ostalaritza-sektoreko jardunbide profesional egokien dekalogoa eta alkoholaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko Osasun Publikoko Institutuak argitaratutako materiala banatuko dira. Kanpaina gazteen etxabeetara, elkarteetara eta txosnetara ere zabalduko da.
Aurten ere saio bat eskainiko da, jaien testuinguruan jarduera-protokoloak lantzeko, kontsumoetan arriskuak murrizteko eta eraso sexistak saihesteko, txosnetan barra borondatez egiten duten pertsonei zuzenduta.
Datorren ostiralean, irailaren 5ean, “Kultura Plazan” programan aurreikusitako jarduerei hasiera emanen zaie. Antsoaingo Udalak herriko jaien aurretik garatzen du programa...
Dagoeneko ekin zaio Antsoaingo industrialdea modernizatzeko eta berrantolatzeko hurrengo faseari. Udalak herritarren partaidetzan oinarritutako prozesu bat abiarazi du, Hiri J...
Antsoaingo elkarteen eta erakundeen proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 7ra herri bozketa eginen da hilaren 18an, Antsoaingo jaiak iragartzeko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko. Bozketan parte hartu dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek.