Antsoaingo jaien balorazio positiboa
Udalak oso positiboki baloratu du herriko jaien garapena, eta nabarmendu ditu herritarrek programatutako jardueretan izan duten parte-hartze handia, bisitari ugari etorri izana eta gertakari larririk ez izatea.
515 pertsonak parte hartu dute Antsoaingo 2024. urteko Aurrekontu Parte-hartzailerako proposamenak hautatzeko bozketan. Kiroldegira zuzenean sartzeko eskailerak gainditzeko plataforma bat jartzeko proposamena izan da irabazlea, 220 botorekin.
Bigarren geratu da “Konpartsa txikia”, 165 botorekin. Hirugarren lekuan, 91 babesekin, espazio publikoan kalistenia parke bat eraikitzeko proposamena geratu da, eta azkenik 39 boto lortu ditu diziplina anitzeko kultur jarduera bat egiteko Revolucionarte-Iraultzarte proposamenak.
Bozketak azaroaren 12tik abenduaren 22ra bitartean egin dira.
Aurrekontu partehartzaileetarako aurreikusitako aurrekontuak hala baimentzen duenez eta proiektu bakoitzak oinarriak esaten duten bezala 100 bozka baino gehiago jaso dituztenez, lehenengo bi proiektuak gauzatu ahal izango dira. Beraz 2025ean, eskailerak gainditzeko plataforma jarriko da eta halaber, Kompartsa txiki bat sortzeko baliabideak jarriko dira.
Antsoaingo Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei parte hartzeagatik eta, bereziki, aurkeztutako proposamenetan lan egin duten talde eta pertsonek egindako lanagatik.
Udalak oso positiboki baloratu du herriko jaien garapena, eta nabarmendu ditu herritarrek programatutako jardueretan izan duten parte-hartze handia, bisitari ugari etorri izana eta gertakari larririk ez izatea.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...