
BANDOA
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 18tik 21era ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser-erakusl...
Nolakoa zen Antsoain XX. mendearen erdialdean? Teresa Martirenaren hitzetan, “bide batzuk eta errepidea auzolanean egin zirela gogoratzen dut”. Justo Larumbek azaltzen duenez, “Iruñera oinez joaten ginen Kaputxinoetatik autobus bat jarri zuten arte”. Era berean, Magdalena Fernándezek hurrengoa dio: “neskak espaloian ibiltzen ginen txinatarrekin, tortolosekin eta kromoekin jolasean, eta mutilak futbolean aritzen ziren Divina Pastora zelaian”.
Testigantza horiek, beste 12 biztanleren kontakizunekin batera, udalerriaren ahozko memoriaren bilduman jaso dira eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboan (Navarchivo) gordeko dira.
Datorren ostiralean, ekainaren 7an, 19:00etan, bildutako lana Antsoaingo antzokian aurkeztuko da. Ekitaldian Marta Díez alkateak, Abel Castillo, Labrit Ondareko Memoriaren Kudeaketaren arduradunak, eta Alfredo Asiain, Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboko zuzendariak, parte hartuko dute. Halaber, proiektuan haien testigantza eskainiz parte hartu duten 15 pertsonak ekitaldira gonbidatuak izan dira, familiekin batera.
27 elkarrizketa, 31 orduko memoriak, 849 oroitzapen
Ondare Immaterialaren bilduma aldez aurretik hautatutako pertsona bakoitzaren bizitzari buruzko elkarrizketa pertsonalizatuak egitean oinarritzen da. Elkarrizketa horiei esker, Nafarroako udalerri ezberdinetako bizimoduari buruzko informazioa lor daiteke: familia-etxea, janzkera eta elikadura, herriko bizitza kolektiboa, ohiturak, bizilagunen arteko harremanak, auzolana, baliabide komunalen erabilera, garai hartako lanbideak, azokak, erlijioa edo jai-ospakizunak dira lanak jorratzen dituen gaietako batzuk.
Labrit ondarea-k, ahozko ondarearen bilketan espezializatutako enpresak, 15 elkarrizketa egin ditu ikus-entzunezko formatuan, 849 pasarte edo atal dituen 31 orduko grabazioa osatuz. Antsoaingo erretratua egiteko elkarrizketatu diren pertsonak hurrengoak izan dira:
Oroitzapen horiek artxibatu, aztertu eta babestu egin dira, Navarchivo eta gure memoria kolektiboaren parte diren Nafarroako 500 bat herritan egindako 2.800 elkarrizketekin batera. Ekimenaren arduradunen arabera, “ondare hori oso aberasgarria da, udalerrien ‘genoma kulturalaren’ antzeko zerbait; hori dela eta, bildutako lana babestu eta hurrengo belaunaldiei helarazi behar diegu”.
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 18tik 21era ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser-erakusl...
Udalak festen egitaraua eta bertan antolatuko diren kanpainak aurkeztu ditu Gaur goizean, Marta Díez Napal alkateak eta Miguel Ángel Arbizu Marturet zinegotziak, festetan...
Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, aurrekontu parte-hartzaileen urteko deialdirako proposamenak aurkeztu ahal izanen dira. Herritarrek aukeratzen di...