HERRI LIBURUTEGIA

Cultura eus

 

Antsoaingo Herri Liburutegia guztioi irekia dagoen kultura-gunea da. Helburu du herritarrei kultura, ezagutza-iturri guztiak eta mundu osoan sortzen den informazioa eskura jartzea. Bertan dauden dokumentu, liburu eta gainerako eduki guztiak doan erabil daitezke. Ansoain biblioteca -infantil

Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoen Sareko zentroetako bat da Antsoaingo liburutegia, eta, lankidetza hitzarmen baten bidez, Antsoaingo Udalarekin lotua dago, udalerriko beste kultura zerbitzuekin integratuz. 1979an sortu zen eta pixkanaka handitzen joan da, Antsoaingo herritarren beharrei erantzuteko. Horren ondorioz, hiru leku desberdinetan egon da bere sorreratik.

Gaur egungo eraikinak 800 metro koadro dauzka, hainbat aretotan banatuta dauden irakurtzeko 218 posturekin: irakurtzeko gela, ikasteko gela, talde lanerako gela, haurren gela, gaztetxoen gela, hemeroteka, ekitaldi aretoa… Liburu, aldizkari eta Ansoain biblioteca revistas - ordenadoresikus-entzunezkoen artean, 28.000 obra baino gehiago ditu. Eskaintzen dituen zerbitzu garrantzitsuenak mailegua eta kontsulta dira, baina, gainera, Interneterako eta bulegotikorako 8 informatika tresna ditu, hemeroteka, erreprografia zerbitzua, erreserba zerbitzua, etab. Wifi eremua du eta eramangarrien konexiorako mahai elektrifikatuak ere badauzka.

Ordutegia

• Neguko ordutegia irailaren erdi aldetik ekainaren erdi aldera izaten da, eta liburutegiko ateak astelehenetik ostiralera 14:00-20:00etara zabaltzen dira.

• Udako ordutegia, berriz, ekainaren erditik irail erdira artekoa da, eta Gabonetakoa, abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra arte. Garai horietan, liburutegia astelehenetik ostiralera 08:30-14:30era egoten da zabalik.

Helbidea: Udaletxeko Plaza, 3. P.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 14 89 83

E-Posta: biblians@cfnavarra.es

Web-orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/ansoain/

Ansoain biblioteca - conferencias

Ansoain biblioteca - sala de lectura

Ansoain biblioteca sala de estudio

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba