2018KO ANTSOAINGO FESTAK IRAGARTZEKO TXUPINAZOA NORK BOTAKO DUEN ERABAKITZEKO HERRI-BOZKETA

2018ko abuztuaren 27tik irailaren 5era.

Antsoaingo elkarteen proposamenen artean, nor nahi duzu 2018ko festen txupinazoa botatzea?

1.- ASCENSIÓN GOÑI LAGUNAS, Antsoainen behar gehien eta babes gutxien duten herritarrekin, batere interesik gabe, urtetan egindako lanarengatik. Gaur egun Caritas Ansoáin taldean lanean darrai.

2.- SOCORRO VALLEJO ECHALECU, Haur Eskolako zuzendaria. Aurten erretiroa hartuko du eta ia 40 urtez, eskolaren hastapenetik, bertan hezitzaile eta koordinatzaile lanak egin ditu. Antsoaingo haurrak eta familiak artatuz, lagunduz eta heziz.

Proposamenak herri-botazio bidez aukeratuko dira abuztuaren 27ren 08:3oetatik irailaren 5aren 14:00etara Udalaren webgunearen bidez (www.ansoain.es) eta Udalaren 012 telefonoan.

Animatu eta parte hartu!