Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Guztira 8 langilek osatzen dute Antsoaingo gizarte enplegu babestuaren brigada, Antsoain, Berriozar, Berriobeiti, Iza eta Xulapaingo Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateak herri guztietarako kontratatutako 22 langileetatik. Taldeak maiatzean ekin zion lanari, herrian zenbait ekimen gauzatuz.
Kontratuak irauten duen 6 hilabeteetan, Dabid Bizkai udal-langilea enplegu-monitore bezala izanik, prestakuntza eta praktika bateratzen dituen programa bat garatzen ari dira. Prestakuntza-fasea kontratazioaren helburu diren lanak egiteko ezagutzak eta/edo trebetasunak eskuratzera bideratuta dago.
Fase praktikoan, beharren arabera, herriko instalazioak eta espazioak mantentzeko eta garbitzeko lanak egiten dituzte. Lehen aste hauetan igerilekuak ireki aurretik instalazioak prestatzen aritu dira, batez ere pinturari dagokionez. Udako denboraldian kanpoko instalazioen, igerilekuen eta aldagelen garbiketaz arduratzen dira, presiozko maukak eta robotak erabiliz. Era berean, Harrobiren etxabean dagoen botxategi berria margotu dute, baita Ezkaba ikastetxeko ateak, berogailuak eta ikasgela batzuk ere.
Gizarte enplegu babestua
15/2016 Foru Legeak arautzen duenez, gizarte enplegu babestua irabazi asmorik gabeko eta interes kolektiboko proiektuei babesa emateko prestazio ekonomikoa da. Proiektu horiek bazterketa soziala jasaten duten edo egoera horretan aurkitzeko arriskuan dauden pertsonen aldi baterako kontratazioa eskaintzen duten tokiko erakundeek zein Gizarte-Ekimeneko Erakundeek sustatzen dute. Zerbitzua Errenta Bermatua jasotzen duten eta lanpostu bat lortzeko edo mantentzeko arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago.
Programaren helburua, lan kualifikatuaren bidez, kontratatutako pertsonei gizarteratzeko aukerak hobetuko dituzten ohiturak eta gaitasunak eskuratzeko erraztasunak ematea da, eta eremu bakoitzean atzemandako enplegu-sorgunetan kualifikatzea.
Gizarte Enplegu Babestuaren programak Gizarte Laneko profesional bat eta enplegu-monitore bat ditu laguntzaile gisa.
Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpi...
Antsoaingo Udalak ireki du hobari hori eskatzeko epea, 2026ko otsailaren 16an amaituko dena. Hobariaz baliatu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar d...
Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...