Menpekotasuna eskatu gabe etortzen da, spoiler aske izatea da zure istorio onena
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
Abonatuak instalazioan sartu eta bertatik atera ahal izanen dira telefono mugikorra erabiliz
Idaki kiroldegiak QR kode bidezko sarbide-sistema berria jarri du martxan, abonatutako pertsonen sarrera eta irteera errazteko. Sistema berriak orain arteko txartel fisikoaren erabilera osatzen du.
Kodea Idakiren webguneko eremu pertsonalean eskuragarri dago. Bertara sartzeko, honako urratsak jarraitu behar dira:
Kodeak balio-epe mugatua du. Iraungitzen denean, sistemak automatikoki kode berri bat sortzen du.
Sarbidea azkarrago egiteko, gomendagarria da eremu pertsonalerako lasterbidea mugikorraren hasierako pantailan gordetzea.
Informazio gehiago nahi izatekotan, 948 14 07 82 telefono zenbakira deitu edo idaki@ansoain.es helbidera idazteko aukera dago.
Espazio Hidrotermala abuztuaren 1ean irekiko da
Idakiko Espazio Hidrotermala abuztuaren 1ean, larunbatean, irekiko da berriro. Ordutegia honako hau izanen da: astelehenetik larunbatera 09:30etik 22:00etara, eta igande nahiz jaiegunetan 09:30etik 14:30era. Igerilekuak ordutegia amaitu baino 30 minutu lehenago itxiko dira.
Kirol Bonua abuztuaren 3an itzuliko da
Kirol Bonuak barne hartzen dituen jarduerei abuztuaren 3an, astelehenean, berriz ekinen zaie. Hilabete honetako eskaintzan spinning, mugikortasun eta luzaketa saioak, jumping, pilates, GAP, TRX, indar osasungarria, total pump eta HIT izanen dira.
Igerilekuko jaia ostiralean
Bihar, Idakik igerilekuko festa tradizionala ospatuko du. Uretako puzgarriak 17:00etatik 20:00etara erabilgarri izanen dira.
Horrez gain, 3×3 futbol eta hiruko jaurtiketen txapelketak, igerilekuko tabernan eginen den mus txapelketa azkarra, haurrentzako antzerkia eta tabernako txokoan eskainiko den musika emanaldia izanen dira.
Drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...
Aurten, lehen aldiz, gizonezko maizter batek eta emakumezko maizter batek protagonismoa izanen dute jaietako atarikoan: pregoia irakurriko dute agertokitik, eta, handik minutu...