Euskarak bere plana izanen du Antsoainen
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Antsoaingo Merkatarien Elkartearekin elkarlanean abiarazitako kanpaina datorren astean amaituko da, milaka sari banatuko dituen tonbola batekin
Abenduaren 11n Udaletxeak antolatutako azken ekintza hasiko da, tonbola handi bat, kanpainaren amaiera ekarriko duena; tonbolarekin milaka sari banatuko dira, batzuk Udaletxeak emanak, besteak denda partehartzaileek eskainiak.
Airfryer baten zozketaz gain, kirol- txartelak, kultura- txartelak, gabonetako saskiak, elikadura deskontuak, ekipamendu pertsonala, aisialdia, edertasuna eta osasuna bezalako sariak dira 20.000 txartel baino gehiagotan Antsoaingo denda, zerbitzu eta ostalaritzako bezeroek aurkituko dituzten sariak.
Hiru erosketatik batek zuzeneko sari bat, deskontu bat edo zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko du, bizilagunak gabon hauetan tokiko saltokietan erostera animatzeko helburuarekin.
Antsoaingo Udalak tokiko merkataritza sustatzeko xedearekin urrian hasi zen kanpaina honi merezi duen amaiera emateko, abenduaren 23an Airfrayerraren zozketa ospatuko da.
Azaroan zehar, merkatariaren eta merkatari-ofizioaren 6 sustapen-bideo atera dira sare sozialen bidez. 20 establezimendutan baino gehiagotan filmatutako 90 segundoko iragarkiek 75.000 bistaratze baino gehiago lortu dituzte hilabete baino gutxiagoan, eta kanpaina, herri osoan zehar, helburu berdinarekin, egingo den postontzi banaketa batekin, amaituko da.
Kanpainan ekintza guztiak “Antsoainek elkartzen zaitu Antsoain te une” lelopean garatu dira, herritarrei eta merkataritza-establezimenduei helarazteko elkarbizitzarako tokiak eta bizitza modu lokalean egiteko erosotasunak ahalbidetuko dituzten lekuak lortzeko ezinbestekoak direla.
Azkenik, Antsoaingo Udalak herritar guztiak animatzen ditu gabonetan erosketak tokian bertan egitera, ibilgailu pribatuekin operadore handiek osatzen dituzten auto-ilaretan parte hartu gabe edo milaka lanpostu suntsitzen dituzten Internet bidezko erosketak saihestuz.
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Antsoaingo Udalak "Adimen artifiziala zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko" prestakuntza-zikloa amaitu du. Ekimena herriko merkataritzari zuzenduta dago eta m...
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...