2024ko abenduak 23

“Pertsona guztientzako kiroldegi baten alde” irabazlea izan da Antsoaingo aurrekontu parte hartzailerako proposamenen bozketa

Foto noticia

515 pertsonak parte hartu dute Antsoaingo 2024. urteko Aurrekontu Parte-hartzailerako proposamenak hautatzeko bozketan. Kiroldegira zuzenean sartzeko eskailerak gainditzeko plataforma bat jartzeko proposamena izan da irabazlea, 220 botorekin.

Bigarren geratu da “Konpartsa txikia”, 165 botorekin. Hirugarren lekuan, 91 babesekin, espazio publikoan kalistenia parke bat eraikitzeko proposamena geratu da, eta azkenik 39 boto lortu ditu diziplina anitzeko kultur jarduera bat egiteko Revolucionarte-Iraultzarte proposamenak.

Bozketak azaroaren 12tik abenduaren 22ra bitartean egin dira.

Aurrekontu partehartzaileetarako  aurreikusitako aurrekontuak hala baimentzen duenez eta proiektu bakoitzak oinarriak esaten duten bezala 100 bozka baino gehiago jaso dituztenez,  lehenengo bi proiektuak gauzatu ahal izango dira. Beraz 2025ean, eskailerak gainditzeko plataforma jarriko da eta halaber, Kompartsa txiki bat sortzeko baliabideak jarriko dira.

Antsoaingo Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei parte hartzeagatik eta, bereziki, aurkeztutako proposamenetan lan egin duten talde eta pertsonek egindako lanagatik.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Jaietako kartel lehiaketa

Jaietako kartel lehiaketa

Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 15 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 16 u...

Imagen ANTSOAINGO UDALAREN OHARRA

ANTSOAINGO UDALAREN OHARRA

Azken orduetan UGT eta SPPME sindikatuek Antsoaingo Udaltzaingoari buruz zabaldutako informazioen harira, Udalak beharrezkotzat jotzen du herritarrei erantzun lasai, argi eta ...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba