2025eko urtarrilak 23

2024an gailendu ziren tokiko kirolariei omenaldia

Foto noticia

Joan den asteartean, Idakiko rokodromoan, udalak omenaldi txiki bat egin zien bi kirolari antsoaindarri 2024an abiadura eskaladan lortutako emaitza apartengatik.

Unax Uterga Flamarique Espainiako txapelduna izan zen abiadura eskaladako maila absolutuan eta Espainiako Kopan bigarren postua eskuratu zuen. Gainera, askotan lehiatu da Europan, eta beti lehenengo hogei postuen artean geratu da.

Beste alde batetik, Leire Ruiz de Argandoña Otanok hirugarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan, abiadura eskaladako maila absolutuan, eta bigarrena Espainiako Kopan. Era berean, Unax bezala, Europan aldizka lehiatu da eta eskuratu duen sailkapenik onena zortzigarrena izan da.

Omenaldian hurrengo pertsonek parte hartu zuten: Marta Diez Napal alkatea, Gorka Hermoso Carmona kirol zinegotzia, Alfredo Osés udal kirol teknikaria, Antsoaingo eskalada eskolako partaideak, Antsoaingo Mendi Eskolako kideak, senideak eta lagunak.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen BANDOA

BANDOA

MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 17tik 20ra ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser- erakusl...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba