Idaki irisgarriagoa
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Lehen aldiz, maizterren tradizioa sustatu da jaiei hasiera emateko
«El conquistador del fin del mundo» telebista-saioko parte-hartzaileak herri-bozketa irabazi du, hilaren 17an Antsoaingo jaietako txupinazoa botatzeko.
Marta Díez Napal alkateak eta Miguel Ángel Arbizu Marturet zinegotziak, jardueretan parte hartzen duten herri-kolektiboekin eta, lehen aldiz, jaien atarikoan parte hartuko duten emakumezko maizter batekin eta gizonezko maizter batekin batera, gaur goizean aurkeztu dute Antsoaingo hurrengo jaietako egitaraua. Jaiak hilaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira.
Aurtengo egitarauak publiko guztientzako 60 jarduera baino gehiago biltzen ditu, herriko hainbat gunetan. Zaintzaren ikuspegia oinarri izanik, adin guztiak hartzen ditu kontuan, eta, «Antsoain, zaintzen duen herria» proiektuaren bidez, adinekoei, haurrei eta nerabeei zuzendutako jarduerak indartzen ditu.
Aimar Marco Ocaña izanen da jaiei hasiera emanen dien suziriaren metxa pizteko arduraduna. Txiki Konpartsak proposatu zuen herri-bozketarako, eta honela diote hari buruz: «Aimarrek harrotasunez eraman du gure herriaren izena lurralde osoan zehar, El Conquistador del Fin del Mundo saioan izandako parte-hartze nabarmenaren ondoren; bertan, bigarren postua lortu zuen eta publikoaren babesa bereganatu zuen, bere gertutasunari, sinpatiari, ahaleginari eta gainditzeko gaitasunari esker».
Azpimarratu behar da, duela zenbait urtetik, Antsoainen suziri bakarra botatzen dela jaiei hasiera emateko, zaratarekiko sentikortasun berezia duten pertsonei zein etxeko animaliei eragindako eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko eta istripuak eta suteak saihesteko.
Maizterrak
Aurten, udalerriko plan estrategikoaren barruan dagoen «Somos Ansoáin-Antsoain gara» proiektuaren esparruan, Udaleko Kultura arloko kideek eta herriko zenbait pertsonak osatutako talde batek, lehen aldiz, maizterren tradizioa sustatuko du. Tradizio hori dagoeneko badago Iruñerriko beste herri batzuetan. Hala, pertsonaia horien bi bikotek, txupinazoa baino lehen, Leo Leunda Larumbe herriko dantza-irakasleak Antsoainerako berariaz sortutako dantza dantzatuko dute, Asier Herrero González Fanfarreko kideak horretarako espresuki konposatutako musikarekin. Azken hilabeteetan dantza ikasteko eskoletara joan diren pertsonek lagunduko diete.
Maider Ruz Bellok eta Aritz Gonzalez Narvaezek, Harrobiren izenean, eta Leo Leunda Larumbek eta Inma Arteaga Valerdik, dantza-taldeen izenean, irudikatuko dituzte aurten pertsonaia horiek. Iraganean ohikoak izaten ziren Iruñerriko herri eta auzoetako jaietan. Bikoteetako batek txupinazoaren aurreko pregoia ere irakurriko du.
Musikak protagonismo handia izanen du jai hauetan, herriko Sabotaje taldearen, Puro Relajoren, la Mála Pécoraren eta Trikiteensen kontzertuekin, baita kolektibo eta peñen musika-programazioarekin ere. Haurrei eta gazteenei zuzendutako programaziorik ere ez da faltako: ostiralean, goizez eta arratsaldez, PAI konpainiak eskainitako La Ferieta jolasgunea eta parkour tailer bat izanen dira. Larunbatean, Harrobi Gazte Etxeak antolatutako kirol-jarduerak eginen dira eta, gauean, karaokea izanen da Lapurbide plazan.
Bestalde, Antsoain LGTBI+ proiektuaren barruan, igandean bingo-trabestia izanen da txosnetan, Yogurina Borova, Albina Stardust eta Divina Comediaren partaidetzarekin.
Bestela ezin zitekeen bezala, otorduek Antsoaingo kaleak hartuko dituzte ostegunetik igandera: adinekoen bazkaria, herri-paellada, saiheski-jana, kalderetea…
Eta jaiak komunitatean agurtzeko, aurten Arditxoren bisita ere izanen dugu. Jaiak nola bizi izan dituen erakutsiko digu 21:00etan, Udaletxe plazan.
Prentsaurrekoan gogorarazi denez, «egitarau honen atzean Udaleko arlo eta langileek egindako lan handia dago, baita herriko hainbat kolektibo eta elkarteren parte-hartzea ere. Hemendik gure esker onik zintzoena helarazi nahi diegu, beren inplikazioari esker egun hauetan publiko guztientzat pentsatutako dozenaka ekitaldiz gozatzeko aukera izan dezagun».
Iaz Antsoainera jaiez gozatzera etorritako pertsonen kopuruan igoera nabarmena hauteman zenez, aurten Gurutze Gorriaren presentzia handitu da jaietako hainbat gunetan, eta babes zibileko zerbitzu bat kontratatu da.
Gainera, jaietan hainbat gairi buruzko informazio-guneak izanen dira. Hiesaren Aurkako Batzordeak sexu-osasunari buruzko informazioa emanen du eta prebentzio-materiala banatuko du txosnetan. Larunbatean drogei buruzko informazio-postu bat ere izanen da, eta ostegunean, ostiralean eta larunbatean Puntu Morea egonen da txosnetan, DJ gunean eta Lapurbiden, hainbat jarduera egiten diren bitartean.
Kanpainak jaietan
Udal-zerbitzuek hainbat kanpaina ere bultzatuko dituzte jaietan.
Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aurten ere drogen kontsumoari eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina abiarazi du. «Mendekotasuna eskatu gabe dator. Spoiler: aske izatea da zure istoriorik onena» lelopean, drogen kontsumoari eta mundu digitalarekin nahiz ausazko jokoekin lotutako beste adikzio batzuei buruz hausnarketa sustatu nahi du, zoritxarrez pertsonen esukera gero eta gehiago baitaude.
Gainera, zerbitzu horrek, Berdintasun Zerbitzuarekin batera, informazio-saio bat eginen du barran borondatez aritzen diren Antsoaingo kolektiboekin, kontsumoekin lotutako arriskuak murrizteko jarduera-protokoloak lantzeko eta jaietan eraso sexistak prebenitzeko eta horien aurrean esku hartzeko.
Bestalde, Udalak bat egin du Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren jaietako tratu onaren aldeko «Jaietan, planik onena errespetua da beti. En fiestas, el mejor plan sigue siendo el respeto» kanpainarekin. Antsoaingo jaietan eraso sexistak prebenitzeko eta horiei arreta emateko berariazko ekintzei dagokienez, Berdintasun Zerbitzuak, herriko Eraso Sexisten Aurkako Taldearekin koordinatuta, hainbat material prestatu ditu. Material horiek tabernekin, Azokarien Elkartearekin, Jai Batzorde-txosnekin, Txokogorrirekin eta Sociedades-Elkarteak taldeekin zabaldu eta landu dira.
Ingurumenari dagokionez, aurreko urteetan bezala, bereziki ekitaldi gastronomikoetan sortzen diren hondakinak prebenitzeko, murrizteko eta bereizteko lan eginen da.
«Antsoainen, jaietan euskaraz» kanpaina
Amaitzeko, Antsoaingo Udalak gogorarazi du jaietako hainbat jarduera euskaraz eginen direla, eta horietan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Pegatinak banatuko dira euskaraz hitz egitera animatzeko eta euskaraz dakiten pertsonak identifikatzeko.
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Arturo Campión kaleko 8. zenbakian zegoen pentsio zaharrean egokitutako etxebizitzek logela batetik hirura dituzte, eta hileko errentak 263,56 eta 624,48 euro artekoak dira. ...
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragar...