
Antsoainek omenaldi hunkigarria egin die bere merkatariei
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu da jaietako kartelen lehiaketako helduen kategorian, herri-bozketan %34ko babesa eskuratuz. Haurren modalitatean, irabazlea Amaiur Argandoña Sepúlveda izan da, “Zeinen ederra izango den” lanarekin.
Epaimahaiaren eginkizunak helduen modalitateko bost kartel finalisten online bozketaren aurreko hautaketa egitea eta haurren kategoriako irabazlea aukeratzea izan dira. Taldea Iratxe Esparza Pertica eta Josetxo Aldunate diseinatzaile grafikoek, eta Carlos Jiménez Antsoaingo Udaleko Kultura zinegotziak osatu dute. Azken hori, Marta Diez Napal herriko alkatearekin batera, irabazlearekin elkartu da gaur, irailaren 11tik 14ra ospatuko diren jaietako kartela aurkezteko.
Itxaso artista plastikoa, psikopedagogoa eta zuzendari artistiko bisuala da. Horrez gain, “El Cuervo Blanco” arte-eskola eta tailerra zuzentzen du, herriko espazio publikoetan esku-hartze artistikoak garatzeagatik ezaguna dena, modu autonomoan zein beste helburu batzuekin lankidetzan.
Kartelak txupinazoa jaurtitzen den unea islatzen du, eta egileak azpimarratu duenez, “bertan alkatea agertzen da txupinazoari su ematen aurreko kultura zinegotziarekin batera. Azken hori maitasun handiz gogoratzen dut, bere gertutasuna eta konpromisoagatik, eta polita iruditu zitzaidan artearen ikuspegitik omenaldi txiki bat egitea”.
Sortze-prozesua benetako argazki batetik abiatu zen. Lehenbizi, artistak irudiaren zirriborro bat egin zuen arkatzez, eta gero digitalizatu eta ordenagailuan landu zuen.
Hirugarren aldia da Razquinen obra batek lehiaketa horretan saria eskuratzen duela, eta bere irudiak berriz ere Antsoaingo jaiak irudikatuko dituela jakiteak harro sentiarazten duela dio: “ohore bat da eta sekulako poza eragiten dit. Esperientzia harrotasunez eta maitasun handiz bizi izan dut, lan artistikoaren aintzatespena delako, baina baita herriko komunitatearekin dudan loturarena ere. Irudi horrek alaitasunez, elkar aurkitzez, jolasez, musikaz, bazkari herrikoiez eta ospakizunez betetako egunetan pertsona askoren alboan egonen dela jakiteak hunkitzen nau bereziki”.
Berarentzat, hala ere, jaietako unerik maiteena ez da txupinazoa. “Gehien disfrutatzen dudana lagunekin elkartu eta, aurretik adostu izan gabe, kalean bazkaltzen edo zerbait hartzen amaitzen dugunean da. Planifikaziorik gabeko momentu inprobisatu horiek, non barreak, musika, agurrak eta herriko bizitza nahasten diren, jaien esentzia islatzen dute: egunerokotasuna, partekatzea eta askatasuna ospatzea”, nabarmendu du.
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...
Antsoaingo herri zaharrean bizi diren 25 pertsonek arrisku handiagoa dute, herrigunearen ezaugarriak eta egoera direla-eta, baso-sute baten ondorioak jasateko, duela 2 urte Ez...