Iruñeko kaleetan zehar manifestazio bat egin eta gure herrian hainbat ekitaldi burutu ondoren, hilaren 15ean Larraintzarrerantz abiatuko da
Ebro ibaitik Tuteran Hendaiarainoko ibilaldia Euskal Herria eta Palestinaren artekop elkartasunaren adierazgarri da. Eta bere herriak Palestinako lurralde historikoan ibaitik itsasoraino askatasunaz, berdintasunaz eta justiziaz gozatzeko duen bidezko nahia aldarrikatzen du.
Ibilbideak 11 etapa ditu eta Euskal Herriaren eremu administratibo ezberdinak lotzen ditu; funtsezko bi helburu lortzeko sortua da:
Helburu bat da Euskal Herriko lurralde osoko herri eta hirien kausa palestinarrari laguntzeko sare handia ikusaraztea eta aktibatzea. Geldialdi bakoitzean, tokiko batzordeak hurrengo etapan herritarren parte-hartzea sustatuko du, eta Palestinako kausarekin solidarioak diren jarduera soziokulturalak antolatuko ditu.
Horretarako, Nafarroako elkarte kultural, artistiko eta musikalek jarduera horietan parte hartuz elkartasuna adieraztera gonbidatzen dugu. Herrietan hitzaldiak, musika eta poesia topaketak, film eta dokumentalen proiekzioa, Dabkeren ikastaroak eta beste adierazpen artistiko solidario batzuk egingo dira, Palestinako Herriaren genozidioa salatzeko.
Eta, bestetik, okupazioarekin eta genozidio sionistarekin kolaboratzen duten Euskal Herriko enpresak eta erakundeak ikusaraztea eta salatzea.
Bardean, Israelgo armadarekin elkarlan estuan diharduten NATOko aireko indarrek bonbardaketak egiten dituzte.
CAFek Castejonen, Artikan eta Irunen dituen lantegiak eta bulegoak. Enpresa hori tranbia lineak eraikitzen ari da Jerusalem ekialdea legez kanpo anexionatzen laguntzeko.
MTorres-en fabrika, Israelgo armadari teknologia saltzen dion enpresa.
Osasunbidearen egoitza, Nafarroako erakunde publikoa, ekonomia sionistaren alde egiten duena, TEVA enpresa israeldarraren sendagaiak erosiz.
Zararen ontzi intsignia Iruñean, lurralde palestinarraren legez kanpoko okupazioan inbertitzen duen eta sionismoarekin kolaboratzen duen multinazional espainiarra.
Eta Carrefour, Frantziako multinazionala, legez kanpoko kolonietan negozioak dituena lurralde okupatuan, eta Gazan genozidioa egiten duten soldaduei janaria oparitzen diena.
Era berean, etapak igarotzen ari diren hainbat herritan herri palestinarrekiko elkartasun-harremanak estutuko dira.
Palestinari babesa adierazi nahi dioten pertsona guztiak kalera atera eta martxarekin bat egitera animatzen ditugu, etapa bat ibiliz eta/edo kartelean adierazitako herrietan egingo diren jardueretan parte hartuz.
Ekimenari ere laguntza eman dakioke salgai jarriko dugun peto oroigarri bat erosiz.
IBILALDIA
1. etapa. Asteazkena 9/10-Tutera-Castejón. Ebro ibaiaren irteera Tuteran. Salaketa Trenasa Castejonen. 16 km, 4 ordu
2. etapa. Osteguna 9/11-Castejón-Azkoien. 22 km, 5 ordu
3. etapa. Ostirala 9/12-Azkoien-Tafalla. 26 km, 6 ordu
4. etapa. Larunbata 9/13-Tafalla-Soltxaga (Baldorba), 14 km, 4 ordu
5. etapa. Igandea 9/14-M. Torres (Elorz)-Noain-Iruñea-Antsoain. 20 km, 4 ordu. Manifestazio handia Iruñeko kaleetan zehar. Bazkaria eta egitaraua Antsoainen
6. etapa. Astelehena 9/15-Antsoain-Larraintzar. 19 km, 5 ordu
7. etapa. Asteartea 9/16-Larraintzar-Doneztebe. 26,9 km, 6 ordu
8. etapa. Asteazkena, irailak 17, Doneztebe-Elizondo. 14 km, 3 ordu
9. etapa, Osteguna 9/18-Elizondo-Bera, konfirmatu eza
10. etapa. Ostirala 9/19-Bera-Irun. 20 km, 4 ordu
11. etapa. Larunbata 9/20-Irun-Hendaia. 5 km, 2 ordu. Itsasora iristeko azken manifestazioa.
