2026ko urtarrilak 13

Antsoaingo Mendi Astea 2026, maila handiko programarekin

Foto noticia

Urtarrilaren 19tik 23ra bitartean, Antsoaingo Antzokia 2026ko Antsoaingo Mendi Astearen egoitza izanen da. Herriarentzat dagoeneko erreferente bihurtu den hitzordu horrek alpinismoaren, esplorazioaren, abenturaren eta mendiarekin lotutako sorkuntza artistikoaren arloko izen nabarmenak bilduko ditu. Ekitaldia Antsoaingo Mendi Eskolak eta Antsoaingo Udalak antolatu dute, Bikupe Elkartearen laguntzarekin eta hainbat babesleren sostengu ekonomikoarekin, mendia, abentura eta kultura maite dutenentzako topagune gisa sendotuz.

Topaketek iraunen duen bost egunetan, proiekzioak, hitzaldiak eta emanaldi bereziak eskainiko dira, munduko ingurune zorrotzenetan bizitako muturreko esperientziak, gogoeta pertsonalak eta gainditze-istorioak publikoarekin partekatuko dituztenak.

Astelehenean, urtarrilaren 19an, Eliseo Belzunce Iruñeko suhiltzaileak asteari hasiera emanen dio “El Pozo Azul, 10.000m de espeleobuceo” lanarekin, urpeko sistema konplexuenetako batean egindako esplorazio ikusgarria.

Asteartean, urtarrilaren 20an, Ana Salvadorrek “¿Y esa luz? Es tu sombra” hitzaldia eskainiko du, erronka handiei aurre egiten dieten pertsonen bidea, beldurrak eta argiari buruzko hausnarketa intimoa eta pertsonala.

Asteazkenean, urtarrilaren 21ean, Pou anaien txanda izanen da, “El desafío de los 4 elementos” lanarekin, mendia, ura, airea eta sua uztartzen dituen muturreko abentura baten kontakizuna.

Ostegunean, urtarrilaren 22an, mendia eta musika batuko dituen saio berezi bat eskainiko da: María Labordak “Ta bo – Abriendo camino” aurkeztuko du, Ixeya taldearen zuzeneko emanaldiarekin batera, asteko une hunkigarrienetako bat izatea espero den gaualdian.

Azkenik, ostiralean, urtarrilaren 23an, Janire Etxabek “Haize Lerroak” aurkeztuko du, mugimendua, natura eta adierazpen artistikoa uztartzen dituen euskarazko proposamen eszenikoa eta bisuala.

Saio guztiak 20:00etan izanen dira Antsoaingo Antzokian. Sarrerak hemen eskura daitezke.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Industrialdeari buruz hitz egiteko bilera

Industrialdeari buruz hitz egiteko bilera

Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba