2026ko otsailak 12

60+ programak zahartze aktiboa sustatzen du

Foto noticia

Egunetik egunera, gero eta azterlan gehiagok frogatzen dute ariketak duen garrantzia adineko jendearen osasuna gorputzez eta buruz hobetzeko. Antsoainen, 60+ programa gero eta errotuagoa dago, eta gero eta parte-hartzaile gehiago ditu. Honatx zer jarduera egiten diren: mantentze gimnasia, uretako jarduerak eta indarra lantzeko tailerra, hirurak ere langile espezializatuek gidaturik. Programak zahartze aktiboa sustatzen du, osasuna eta autonomia bultzatuz; azken buruan, adinekoen bizi-kalitatea bultzatuz. 

Denboraldi honetan, sei gimnasia talde daude, horien artean mugimen urrituko eta hauskortasuna duten pertsonendako aurten sortu den talde berria. Guztira, 121 lagun dira. Denboraldiak 77 euro balio du eta hiru saio ematen dira astean. Beste 25 lagunek igeriketan edo aquagym-en parte hartzen dute. Uretako jardueren prezioa 77 euro da, lauhileko bakoitzeko, eta bi saio dira astean. Indarra lantzeko tailerrean (iaz, hasia), berriz, 48 lagun ari dira. Saio bat ematen da astean eta 77 euroko prezioa du denboraldi bakoitzeko. 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba