Jaietako kartel lehiaketa
Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 15 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 16 u...
Antsoaingo Udalak eta gainerako erakunde antolatzaile zein laguntzaileek atzo aurkeztu zituzten Oroimenaren Astearen hirugarren edizioa eta La Fuga mendi lasterketaren bigarren edizioa. Ekimen honek berriro ere kirola, kultura eta memoria demokratikoa uztartuko ditu, 1938an San Kristobal gotorlekutik ihes egin zuten 795 presoek askatasuna lortzeko egin zuten saiakeraren oroimenean.
Aurkezpenean parte hartu zuten Marta Díez Napal Antsoaingo alkateak, Laura Molina Azanza zinegotziak, Aritz Sardina La Fuga Mendi Lasterketaren antolatzaileak eta Imanol Ubeda Bide Ertzean taldeko kideak. Ekitaldian izan zen, halaber, José Miguel Gastón Memoriaren Institutuko zuzendaria, baita Iruñeko, Berriobeitiko, Uharteko, Burlatako, Berriozarko, Atarrabiako, Ezkabarteko, Olaibarko, Esteribarko eta Urepeleko udal ordezkariak ere, AFFNA36 elkarteko ordezkariekin batera.
Nafarroako Oroimen Historikoaren Institutuaren, memoria historikoaren aldeko hainbat elkarteren eta udalerriren laguntzarekin, irabazi asmorik gabeko ekimen hau ahaztu behar ez den iragana gogorarazteko beharrezko ekimena da, eta garai zailetan askatasunaren alde borrokatu zuten pertsonen omenaldi ere bada. Kirola, kultura eta memoria historikoa uztartzen ditu, arrasto iraunkorra utzi nahi duen ekitaldi berezi batean.
Bide Ertzeanen kontzertu esklusiboa
Aurtengo edizioko berritasun nagusia Bide Ertzean taldearen itzulera puntual eta esklusiboa izango da. Gipuzkoako taldeak 2016an eten zuen bere ibilbidea, baina salbuespen gisa berriz elkartuko da Antsoainen kontzertu bakarraeskaintzeko, “Non dira” diskoaren 20. urteurrena dela eta. 1936ko gerran inspiratutako lana da disko hori. Emanaldi hau bereziki prestatu da hitzordu honetarako, eta ez du taldearen jarduna berrabiaraztea esan nahi; hortaz, aukera paregabea izango da publikoarentzat.
Taldea Tolosaldean sortu zen 90eko hamarkadaren amaieran, eta euskal musikaren erreferenteetako bat bihurtu zen egile-rocka, sentiberatasun melodikoa eta eduki literario eta sozial nabarmena zuten hitzak uztartzen zituen proposamenari esker. Hemezortzi urteko ibilbidean hainbat disko argitaratu zituen, eta zuzeneko emanaldi ugari eskaini zituen 2016an agurra iragarri zuen arte.
Joserra Senperena, Karlos Arancegui, Joni Ubeda eta Imanol Ubeda ariko dira Antsoaingo kontzertuan. Guztiek ibilbide oparoa garatu dute ondoren hainbat kultura- eta musika-proiektutan. Kontzertu honetarako egingo duten itzulerak izaera guztiz berezia izango du.
Oroimenaren Astea
Oroimenaren Astearen hirugarren edizioak helburu berari eusten dio: gertakari historikoen ezagutzan sakontzea, errepresioa pairatu zutenen memoria duintzea eta gertatutakoa banalizatzea saihestea. Aldi berean, balio horiek belaunaldi berriei hurbildu nahi dizkie, herritar guztiei irekitako kultur proposamenen bidez.
Egitaraua maiatzaren 15etik 24ra eginen den Ángel Sánchez Garroren 3.265 argazki-erakusketarekin hasiko da, Idakiko atarian ikusgai izango dena. Maiatzaren 15ean, ostirala, Bide Ertzeanen aparteko kontzertua izango da Antsoaingo Antzokian. Hurrengo egunean, maiatzaren 16an, larunbata, GR225ari buruzko azalpen-saioa eta hitzaldia egingo dira toki berean.
Egitarauak maiatzaren 18an, astelehena, izango du jarraipena, 3.265 erakusketaren bisita gidatuarekin, egilearen eskutik. Asteartean, maiatzaren 19an, Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa (1936-1948)hitzaldia egingo da Loza Kultur Etxean, Amaia Kowasch eta Aitor Garjónen eskutik.
Maiatzaren 20an, asteazkena, Manuel Gómez Pereirak zuzendutako La cena filma emango da Antsoaingo Antzokian. Ostegunean, maiatzaren 21ean, Mujeres que cantan tras el balcón antzezlana izango da ikusgai, Adriana Salvoren eta Boga-Boga taldearen eskutik. Ostiralean, maiatzaren 22an, Iñaki Alforja Sagonek zuzendutako El cementerio de las botellas – Botilen hilerria dokumentala eskainiko da, eta ondoren Koldo Plarekin solasaldia egingo da.
Oroimenaren Astea maiatzaren 23an, larunbata, amaituko da, oroimenaren ibilbideekin. Udaletxetik abiatuta, udalerriko memoria-gune esanguratsuak bisitatuko dira, musika eta poesia lagun.
La Fuga mendi lasterketa
La Fuga Kirola eta Oroimena Mendi Taldea elkarteak antolatuta, maiatzaren 17an, igandea, “La Fuga” mendi lasterketaren bigarren edizioa jokatuko da (iaz mendi martxa egin zen).
Ibilbideak 53 kilometro ditu, gotorlekua eta Urepel herria bereizten dituztenak, eta 1.800 metroko desnibel positiboa eta 1.900 metroko desnibel negatiboa izango ditu. GR 225 “La Fuga de Ezkaba – 1938 – Ezkabatik Ihesa” ibilbide homologatua jarraituko du. Parte-hartzaileek Garrues, Orrio, Olaiz, Olabe, Leranotz, Saigots eta Zilbeti zeharkatuko dituzte Urepelera iritsi arte. Parte-hartzaileek GR225eko markak baino ez dituzte erreferentzia gisa izango, nahiz eta puntu gatazkatsu batzuetan seinaleak indartu egingo diren.
Irteera neutralizatua egingo da goizeko 07:00etan, uraren bidetik Antsoainetik abiatuta; irteera ofiziala, berriz, 08:00etan izango da, Ezkaba mendiko tontorrean dagoen San Kristobal gotorlekuaren ateetan. Helmugara iristeko gehieneko ordua 17:30 izango da.
Ibilbidean anoa-guneak egongo dira Olaben, Saigotsen, Sorogainen eta Urepelen, eta parte-hartzaileek bertan edariak eta janaria hartu ahal izango dituzte indarrak berreskuratzeko.
Lasterketaren antolakuntzak hainbat baldintza ezarri ditu parte-hartzaileentzat; besteak beste, aurretiazko azterketa medikoa egitea gomendatzen da, eta derrigorrezkoa izango da zenbait material eramatea, hala nola haize-babeseko jaka, manta termikoa eta segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak diren beste elementu batzuk. Izena emateko epea zabalik dago, gehienez 300 parte-hartzailerentzat, eta inskripzioak www.lafugamendilasterketa.com webgunean egin daitezke.
Antsoaingo Udalak azpimarratu du egitarau honek erakundeen, gizarte-erakundeen eta herritarren arteko proiektu partekatua sendotzen duela, memoria demokratikoa topagune, kultura eta parte-hartze kolektiborako espazio bihurtuz.
Azken bi ekitaldi hauek Txinparta elkartearen laguntza dute.
Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 15 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 16 u...
Azken orduetan UGT eta SPPME sindikatuek Antsoaingo Udaltzaingoari buruz zabaldutako informazioen harira, Udalak beharrezkotzat jotzen du herritarrei erantzun lasai, argi eta ...
Antsoaingo udalerrian gimnastika erritmikoa izango da berriz ere, Antsoaingo Klub Erritmikoak antolatutako Gimnasia Erritmikoko IV. Torneoarekin. Kirol hitzordu honek lehiaket...