2026ko ekainak 30

Eider Guibert Villanuevaren kartela izanen da Antsoaingo jaien irudia

Foto noticia

Herritarren botoen %41 eskuratuta, Eider Guibert Villanuevaren “Antsoaingo Beeestak!” lanak irabazi du Antsoaingo Udalak antolatu duen jaietako kartel lehiaketa helduen modalitatean. Haurren kategorian, berriz, Irati Otamendi Núñezek jaso du saria, “Un pueblo animado” izeneko lanarekin.

Epaimahaiak, online bozketaren aurretik, bost kartel finalistak eta haurren kategoriako lan irabazlea aukeratu zituen, eta ondorengo pertsonek osatu zuten: Iratxe Esparza Pertica eta Josetxo Aldunate diseinatzaile grafikoak, Eva Chourraut Aguirre kazetaria eta Carlos Jiménez Antsoaingo Udaleko Kultura zinegotzia. Marta Díez Napal alkatea eta Miguel Ángel Arbizu Marturet zinegotzia irabazlearekin izan dira gaur, eta irailaren 17tik 20ra ospatuko diren jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu dute.

Guibertek 26 urte ditu, kirol monitorea da eta Idakin, herriko kiroldegiko instalazioetan, igeriketa monitore gisa lan egiten du. “Niretzat luxu bat da etxean lan egin ahal izatea”, adierazi du.

Egileak jaietan parte hartzen eta gozatzen duten pertsonak irudikatu nahi izan ditu kartelean. Horretarako, ardiak erabili ditu, Antsoainekin lotuta dagoen sinbolo bat eta herriko armarrian agertzen den ikurretako bat, kolore biziekin batera. Gainera, lanak jaietako hainbat une eta jarduera biltzen ditu, hala nola txupinazoa, erraldoiak, buruhandiak eta kontzertuak.

Sormen-prozesua hainbat egunez hausnartzen eman ondoren hasi zen, buruan zuen ideia kartelera eramateko asmoz. Ondoren, ilustrazioa tableta batean marraztu zuen, arkatz digitala erabiliz. Lana hainbat geruzaz osatua dago, eta horien gainean ardi bakoitza eta xehetasun guztiak eskuz marraztu zituen.

Eider Guibertek urteak daramatza lehiaketan parte hartzen. Azaldu duenez, betidanik gustatu izan zaio marraztea eta eskulanak egitea; gozatu egiten dituen jarduerak dira, eta lasaitzen laguntzen diote. Era berean, bere lanetako bat jaietako egitarauaren irudi gisa aukeratua izateak ilusio berezia egiten diola adierazi du.

Irabazleak “ilusio handiz” jaso zuen albistea, eta bere lana aurtengo egitarauaren azala izanen dela jakiteak hunkitu egiten duela azaldu du. “Antsoaindarra izanik, harrotasun handia da niretzat aukeratua izatea, eta oso aukera polita”, nabarmendu du.

Jaiei dagokienez, txupinazoa da bere momenturik gustukoena. “Gertuko jendearekin eta herri osoarekin elkartzen zaren unea da, hilabeteetan emozioz eta ilusioz prestatu ditugun jaien hasiera ospatzeko”, adierazi du.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba