Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) baimenen berritzea
Trafiko Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, laster Aparkaldi Mugatuko Eremuko (AME) BAIMENEN urteko berritzea bideratuko dugu.
Egungo txartela 2027ko azarora arte egongo da indarrean, eta ez da beste txartel berririk bidaliko.
Udal ordenantzek eskatzen dituzten baldintzak betetzen jarraitzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie baimena, eta baldintzaren bat bete ez eta zuzendu ez dutenei baja emanen zaie (jakinarazpenak igorri dira etxeetara).
- Helbideratutako ordainagiriak urriaren 15etik aurrera (25 €) igorriko dira emandako kontuetara.
- Helbideratuta ez dauden ordainagiriak urriaren 14a baino lehen ordaindu beharko dira kontu zenbaki honetan: Rural Kutxa ES64 3008 0089 6946 7771 0925, autoaren matrikula zenbakia, NANa eta ibilgailuaren titularra adieraziz.
Ordainketa helbideratu nahi baduzu edo ez baduzu baimena berritu nahi, instantzia orokor baten bidez jakinarazi behar diguzu irailaren 23a baino lehen