20.000 Legoa itsaspeko bidaia – Haurrentzako antzerkia euskaraz

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean. Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.

Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzi aurkituko du, gizadi osoa arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala. Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta eta itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari.

Abenturazalea bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutu nahi badituzu, zatoz gurekin eta Nautilusen maratilatik mundu berri bat ezagutuko duzu.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba