Bitsa Konpainia – Objetu antzerkia
2026ko irailak 10 | 18:30
Zelaia parkea
Kultura Plazara
Taldea: Haritik Tiraka
Amama jostuna izan aurretik, mandatuak egiten zituen jostun tailerrean. Lehenengo aldian eskuak dardarka zituela botoiak erosi zituen mertzerian. Gogoratzen zara zure lehenengo errekaduaz?
Auzoko kaleetan ehundutako bidaiak, goraintziak, auzokideak, korapiloak eta familiarteko isiluneak topatuko ditugu, errekaduak egitea ez baita edozer gauza. Atera kalera eta gurekin batera bidea egiteko prest bazaude… egizazu haritik tira.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektua