Dokumentala + Dantza. Emakumeak Node. 25N
2023ko azaroak 10
Antsoaingo antzokia
El Salvadorreko emakumeek abortua zigortuz jasaten duten indarkeriari ahotsa ematen dion proiektua. Itxaso Diazen “La historia de todas nosotras” dokumental laburraren, Higinia Garay ilustratzailearen “Todas nosotras” eleberri grafikoaren irudien eta NODE konpainiaren “Emakumeak” dantza piezaren bidez aurkeztu zen.
Hainbat hizkuntza eta tresna, emakume erresiliente horien, azken batean, gu guztion, bizitza-historiak publikoari hurbiltzeko.
Gazte eta helduentzat.
Sarrera doan, gonbidapenarekin (www.ansoain.es edo lehiatilan ordu eta erdi lehenago)