2023-24 ESKOLATZEA. D EREDUA: ELEANIZTASUNAK ONURAK DITU

Umea izatearekin batera une zoriontsu asko iristen dira eta, aldi berean, erabaki berriak. Onena eman nahi diegu, pozik hazi daitezen eta etorkizun oparoa izan dezaten. Besteak beste, zein hizkuntza-eredutan eskolatu aukeratu behar da, eta D eredu eleaniztuna oso interesgarria da, Nafarroan -denbora askoan edo gutxian- bizi diren guztiendako. Izan ere, abantaila asko ditu, eta horien arteko batzuk hauek dira:


D eredu eleaniztunak haurrek dauzkaten ezaugarri guztiekin gizarteratzeko heziketa ematen du. Hamarkadaz hamarkada sendotutako eredua da, gure seme-alabendako etenik gabe berritzen eta ontzen dena egiten duen etorkizunerako bidaian. Seme-alabei prestakuntza tekniko eta sozial eleanitza eskaintzen die D ereduak, euskara, gaztelania eta ingelesa ikasiko dutela bermatuz, etorkizunean bertako eta kanpoko erronkei erantzuteko.


Gurasook Udal hau lagun izanen duzue bidaia horretan, izan ere, Euskara Zerbitzuaren bidez,  baliabideak eskainiko dizkizuegu hezkuntza-prozesuan, hizkuntzak modu integratuan barneratzeko, baita eskolatik kanpo ere. Laguntza hori eskola garaia baino lehenago hasten da, eskaintzen zaizkizuen baliabide guztiekin, hala nola tailerrak, hizketaldiak, material ludikoak edo ondorengo lerroetan aurkituko dituzuen gurasoen ohiko galderen erantzunak:

 

D eredua: Gurasoek maiz egindako galderak

Modelo D: Preguntas más frecuentes de padres y madres

Modelo D: Perguntas mais frequentes de pais e mães

Mdèle D : Questions fréquemment posées par les parents

Model D: Most frequently asked questions by mothers and fathers

MODEL D: cele mai frecvente întrebări ale părinților

نموذج د : أسئلة شائعة من قبل الآباء والأمهات

Модел D: Най-честите въпросите на бащите и майките.

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba