NEXT GENERATION FUNTSAK. BERRESKURAPEN, ERALDAKETA ETA ERRESILIETZIA PLANA (PRTR)

      

 


ZER DIRA NEXT GENERATION FUNTSAK?

2020ko uztailaren 21ean, Kontseilu Europarrak NextGenerationEU tresna berezia sortu zuen, Europar Batasuna berreskuratzeko 800.000 milioi euro baino gehiagorekin eta koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzeko. Ekimen honen bidez, COVID-19aren ondorengo Europa ekologikoagoa, digitalagoa, erresilienteagoa eta egungo eta etorkizuneko erronketara hobeto egokitua izatea nahi du Batzordeak.

NextGenerationEUren elementu nagusia Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa (MRR) da, EBko estatu kideetan erreformak eta inbertsioak laguntzeko dirulaguntzak eta maileguak emateko tresna. MRRren esparruan funtsak jaso ahal izateko, estatu kideek berreskuratze eta erresilientzia planak egin behar dituzte, funtsak nola inbertituko dituzten azaltzeko. Gainera, programa eta neurri bakoitzerako ezarritako mugarri eta helburu egokiak lortu behar dituzte.

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR) NextGenerationEU funtsak bideratzeko Espainiako estrategia da. Zeharkako lau ardatzetan oinarritzen da: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa eta genero-berdintasuna, eta hamar palanka-politikaren inguruan egituratzen da. Palankako hamar politika horiek, aldi berean, 30 osagai edo ekintza-ildo osatzen dituzte.

 

IRUZURRARREN AURKAKO PLANA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren eta irailaren 29ko HPF/1030/2021 Aginduaren arabera Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR) kudeatzeko sistema taxutzen duena, PRTRren neurriak betearazten parte hartzen duen erakunde erabakitzaile edo betearazle orok iruzurraren aurkako neurrien plan bat izan beharko duela ezartzen da.

Plan horrek aukera eman beharko die erakundeei bermatzeko eta deklaratzeko PRTRri dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla, bereziki, iruzurrari, ustelkeriari eta interes-gatazkei aurrea hartzeari dagokionez.

Udalbatzak, 2023ko martxoaren 29an egindako bilkuran, Antsoaingo Udalaren Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana onartu da betetze-kultura sustatzeko, iruzurrezko edozein jardueratarako disuasio-efektua izango duena eta iruzurraren prebentzioa, detekzioa, zuzenketa eta jazarpena denboran modu proportzionatuan, eraginkorrean, egokian eta doituan ahalbidetuko duena.

Plan horrek ezartzen dituen neurri eta prozeduren artean, Antsoaingo Udalak Iruzurra Kontrolarako Batzordea sortu du, Europar Batasunetik datozen funtsek diruz lagundutako Udalaren kontratazio-prozeduretan iruzurra prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak hautematea eta aplikatzea helburu duena.

Iruzur-arriskua eragin dezakeen egoeraren baten berri baduzu, salaketa jar dezakezu ansoain@ansoain.es helbidean.

PROIEKTUAK

Administrazio publikoetan 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntza, berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan .

  • Deialdia egiten duena: Nafarroako Enplegu Zerbitzua – Nafar Lansare
  • Ebazpena: 3816E/2023, de 13 de junio,
  • BDNS kodea: 599438
  • Eskabidea:  21.405,96 €
  • Emandako laguntza: 21.405,96 €

Administrazio publikoetan 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntza, berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan..

  • Deialdia egiten duena: Nafarroako Enplegu Zerbitzua – Nafar Lansare
  • Ebazpena: 3776e/2023 de 13 de junio,
  • BDNS kodea: 599438
  • Eskabidea:  32.108,88 €
  • Emandako laguntza: 32.108,88 €

Nafarroako Toki Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa agintzeko proiektuetan tresna digitalak inplementatzeko – NextGeneration EU.

Dirulaguntza “Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa) 2021.

Autokontsumorako eta energia-iturri berriztagarriekin biltegiratzeko laguntzak

  • Deialdia egiten duena: Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia – Nafarroako Gobernua
  • Ebazpena: 181E/2023, de 19 de junio
  • Eskabidea:  73.672,50€ (esp. 0011-4003-2021-001469)  + 71.910€ (esp.0011-40G3-2021-000072)
  • Emandako laguntza:  73.672,50€ +71.910€

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba