MINTZAKIDE. Hitz egin nahi dut (quiero hablar).

Euskera eus

ZER DA MINTZAKIDE?

Euskaraz hitz egin nahi dutenei mintzatzeko aukerak ematen dizkien programa bat da. Duela urte batzuk sortu zen, eta, hemen Antsoainen zein Iruñerri osoan, jende asko elkartzen du taldetan, gustuko dutena egiten duten bitartean, euskaraz hitz egiteko. Mintzakide programa arduratzen da talde horiek eratzeaz: 4-6 lagunekoak izaten dira, eta talde bakoitzean euskaraz erraz moldatzen den pertsona bat elkartzen da euskara maila hobetu nahi dutenekin. Paseoan, kafetegian, kiroldegian… astero biltzen dira, irakaslerik gabe eta modu informalean.

Hitz egin ahal izateko gutxieneko maila izatea da parte hartzeko baldintza bakarra (B1etik aurrera). Izen-ematea doakoa da eta irekia dago urriaren 28ra arte, www.irunerrikomintzakide.org helbidean edo Udal Euskara Zerbitzuan (Mintzakide eskuorria beteta).

Bestalde, euskaraz egiten dutenak ere izena ematera animatzen ditugu, mintzakideeen bidelagun izan daitezen. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta talde gehiago eratuko ditugu.

Mintzakideren Eskuorria iruñerria

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba