Aukeratu jaietako kartela
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Antsoaingo Udalak eta herriko hainbat kirol klubek denboraldi honetako kirol hitzarmenak sinatu dituzte berrikitan, haien bitartez hainbat kirolen jarduera sustatzeko eta arautzeko. Zehazki, hona hemen zein diren Udalarekin hitzarmena sinatu duten klubak beren kirola bultzatzeko: Gazte Berriak futbol kluba, 532 izen-ematerekin; Saskibaloi Gazte Berriak, 259 izen-ematerekin; Club de Gimnasia Rítmica kluba, 127 izen-ematerekin; Antsoaingo Herri Kirol Taldea, 121 izen-ematerekin; Antsoaingo Mendi Eskola, 95 izen-ematerekin; Antsoain Triatloi Kluba, 48 izen-ematerekin; Halterofilia Kluba, 46 izen-ematerekin; Judo Kluba, 27 izen-ematerekin, eta Mikel Gurea Xake Kluba, 7 izen-ematerekin.
Guztira, 1.262 kirolari daude izen emanik kirol horietan.
Sinatutako hitzarmenen bidez, kirol horiek arautzeaz gain, hainbat gauza zaintzen dira bereziki, hala nola oinarrizko kirola, indarkeriarekiko zero tolerantzia, teknologia digitalen erabilera egokia, genero berdintasuna eta euskara, besteak beste.
Argazkian, Marta Diez Napal, alkatea; Idoya Bueno Lerga, Antsoaingo club Rítmica klubaren izenean; Irune Biurrun Beaumont, Antsoaingo Herri Kirol Taldearen izenean, eta Alfredo Osés González kirol teknikaria.
Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 2026eko Antsoaingo jaietako kartela aukeratu ahal izango dute, epaimahaiak aukeratutako 5 kartel finalisten artean. Pert...
Antsoaingo Udalak joan den ekainaren 12an ospatu zuen Antsoaingo Merkataritzari II. Omenaldia, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldi instituzionala. Ekitaldiaren he...
Antsoaingo Udalak eta El Cuervo Blanco Arte Eskolak garatu dute proiektua, ehun ikasle baino gehiagoren parte-hartzearekin El Cuervo Blanco Arte Eskolak, Antsoain...