2024ko otsailak 14

Antsoain Komiki Boom hasiko da datorren astean

Foto noticia

Datorren otsailaren 19an hasiko da ANTSOAIN KOMIKI BOOMen bostgarren edizioa, komiki eta ilustrazio sozialari buruzko jardunaldiak, Antsoain Komiki BooMek antolatuak eta Antsoaingo Udalak babestuak, Txokogorriren, Antsoaingo Liburutegiaren eta Fanzinoteka Bolborategiaren laguntzarekin. Nazioko eta nazioarteko erreferentzia da ilustrazioaren munduan.

Bi astez, martxoaren 1era arte, komiki eta fanzineen aurkezpenak, erakusketak eta zinema izanen dira, besteak beste.

Kartel iragarlea Ángela F. Del Campo ilustratzailearena da, Serigrafia eta Cavernako ilustrazioaren estudioaren sortzailearena, erakusketa ugarirekin eta nazioko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan kolaboratzailea izandakoa.

Angela Fernández, Ainara Aizpiazu, Andrea Ganuza, Yurre Ugarte, Julen Ribas eta Roberta Vázquez izanen dira, besteak beste, Antsoainera munduko hainbat lekutatik hurbilduko diren egileak.

Ekitaldi ugarien artean, otsailaren 22an, osteguna, Isabel Herguera zuzendaria izanen da Antsoaingo antzokian, El Sueño de la Sultana animaziozko film saritua aurkezteko. Sarrerak udalaren webgunean erreserbatu daitezke.

Bestalde, Asisko Urmenetak Vermú Komikin parte hartuko du otsailaren 24an, larunbatean, eta Cesar Oroz izanen da Irakurketa Klubeko protagonista otsailaren 27an, asteazkenean.

Autoedizioak eta fanzineak ere tartea izanen du Polvorin Festaren bigarren edizioan, martxoaren 1ean, ostirala, Txoko Gorrin, eduki sozial eta alternatiboagoa duten bi asteko komikiari amaiera emateko. Palestinari buruzko fanzine bat aurkeztuko da, Kanpai Jotze Kolektiboak (Iruñeko Marrazkilariak eta Peña del Komic), Angela Fernandezen Mierdiaria 4 fanzineak eta Fanzinerosoen azken aleak argitaratua.

PROGRAMA OSOA

Otsailak 21 ASTEAZKENA – 19:00 TXOKOGORRI

IRIS XXI*

Julen Ribas/Yurre Ugarte

Otsailak 22 OSTEGUNA – 19:00 ANTSOAIN ANTZOKIA

ANIMAZIO FILMA: SULTANAREN AMETSA

Isabel Herguera

Otsailak 23 OSTIRALA – 18:00 TXOKOGORRI

HONDAMENDI ETXEA

Roberta Vázquez

Otsailak 24 LARUNBATA – 12:00 TXOKOGORRI (VERMUT KOMIKI)

GORA EUSKAL HERRIENTSAK! *

Asisko Urmeneta

Otsailak 27 ASTEARTEA – 19:00 TXOKOGORRI (IRAKURKETA KLUBA)

ZUK AIPATZEN DIDAZUN BORROKA DESEROSO HORI!! NOAIN 1521

Cesar Oroz

Otsailak 28 ASTEAZKENA – 19:00 ANTSOAINGO LIBURUTEGIA

ZEHARKATU NAZAZU

Andrea Ganuza

Otsailak 29 OSTEGUNA – 19:00 TXOKOGORRI

UTZI AZALARI*

Ainara Azpiazu

Martxoak 1 OSTIRALA – 19:00 TXOKOGORRI (KOMIKI FEST)

KANPAI JOTZE KOLEKTIBOA

Angela FKren MIERDIARIA

FANIZEROSOAK
DJ Sr LOBO

Serigrafia-tailerra

ERAKUSKETAK

otsailaren 19tik martxoaren 1era

ZEHARKATU NAZAZU

(Andrea Ganuza)

ANTSOAINGO LIBURUTEGIA

MIERDIARIA, HAITZULOTIK LANAK

(Angela FK)

TXOKOGORRI

* EUSKARAZ JARDUERA

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Jaietako kartel lehiaketa

Jaietako kartel lehiaketa

Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 14 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 15 u...

Imagen Adin guztietarako musika!

Adin guztietarako musika!

Arratsalde batean, gure musika eskolan denetarik ikus dezakezu: txikiak, hastapenetara jolasetik musikaz gozatzera doazenak, instrumentu bat jotzen hasten diren ikasleak, gust...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba