
KOMIKIBOOMaren 6. edizioa – Komikizko Jardunaldi Sozialak Antsoainen
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Antsoaingo antzokian aurkeztu zen atzo herriko LGTBI+ Errealitateen Diagnostikoa gauzatzeko partaidetza-prozesua. Ekitaldian Marta Diez Napal udalerriko alkateak, Laura Molina Azanza Berdintasun-zinegotziak, Patricia Abad Encinas NABIko zuzendari kudeatzaileak, Vanesa Eguiluz González Iruñeko Udaleko LGTBI+ politikaren arduradunak, Pako Andreu López LGTBI+ kolektiboko kideak eta diagnostikoa egiteaz arduratzen diren profesionalek parte hartu zuten.
Makusi deituriko proiektua urrira arte luzatuko da eta udalerrian dauden LGTBI+ errealitateen azterketa sakona egitea du helburu, ondoren udalak Sexu eta Genero Aniztasuna eta LGTBI+ Berdintasuna bermatzeko estrategia bat garatzeko.
Politika horiei jarraipena emateko eta Antsoaingo LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen eskaerei erantzuteko, Udalak herritar guztien parte-hartzea bultzatu nahi duen proiektu hau martxan jarri du.
“Makusi” LGTBI+ kolektiboko pertsonen parte-hartze aktiboan, Antsoaingo herritarren inplikazioan eta udal erakundeen arduran oinarritzen da. Estrategia hau etorkizunerako gida bat izango da. Izan ere, berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoago bat eraikitzea posible egingo duten politika publikoak eta ekintza zehatzak proposatuko ditu, pertsona guztien inklusioa eta errespetua sustatuz, haien sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein dela ere.
Herritarren inplikazioa sustatzeko, prozesuak hainbat jarduera garatuko ditu, besteak beste, elkarrizketa pertsonalak, eztabaida-taldeak eta inkestak. Jarduera horiek LGTBI+ kolektiboko kideekin zein gainontzeko herritarrekin gauzatuko dira. Maiatzaren 22an eta 23an bi tailer egingo dira. Horietako bat Antsoaingo gizarte-ehuna eta herritar aktiboei zuzenduta egongo da eta, bestea, herriko LGTBI+ pertsona eta erakundeei. Gainera, maiatza eta ekainean zehar taldekako elkarrizketak eta online zein kalean egindako inkestak antolatuko dira. Prozesu guztia garatzeko, udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak erabiliko ditu.
Marta Diez Napal alkateak bere hitzaldian azpimarratu duenez, “Antsoaingo Udalaren politika publikoen erdigunean, pertsona bakoitzak, bere sexu-orientazioa edo genero-identitatea alde batera utzita, baloratua eta babestua izatea merezi duelako uste sendoa dago. Konpromiso hori ez da asmoen adierazpen soila, baizik eta berdintasunean oinarritutako herri bateratuago eta bidezkoago bat eraikitzeko benetako konpromisoa, zeinetan pertsona guztiak benetan eta osotasunez bizi eta garatu ahal izango diren. “Makusi” proiektua bultzatuz, Udalak aurrerapauso bat eman nahi du, gure udalerriko LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen eskaerari erantzuna emanez”.
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Martxoan eta maiatzean, Antsoaingo etorkizuna definitzeko prozesu parte- hartzailearen markoan, udalak hiru jardunaldi informatibo antolatu ditu. Ekitaldi horietan, aholkula...
Antsoaingo Udalak herritarrei jakinarazten die Jantoki Komunitariorako Zerbitzuan izena emateko epea zabalik egonen dela martxoaren 14ra arte, eta guztira 50 plaza eskainiko d...