Antsoaingo Haur Eskola Hezkuntza Proiektu berria prestatzen hasi da. Dokumentu horrek datozen urteetarako zentroaren ildo pedagogikoak, antolakuntzakoak eta komunitarioak zehaztuko ditu.
Proiektua 2026. urtean zehar garatuko da, hezkuntza-taldearen, familien eta komunitateko hainbat eragileren inplikazioa izanen duen prozesu parte-hartzaile baten bidez.
Helburua hezkuntza-estrategia partekatu bat zehaztea da, zentroaren jarduna gidatuko duena eta udalerriko zaintza-sarean duen eginkizuna indartuko duena, Antsoaingo 2024-2030 Plan Estrategikoarekin eta “Antsoain, Zaintzen duen Herria” udal ekimenarekin bat etorriz.
Lehen fasean, zentroaren funtzionamenduari buruzko informazioa aztertu da; besteak beste, lan-giroaren inguruko azken azterketa eta antolakuntza-auditoretzaren emaitzak. Diagnostiko horretatik abiatuta, hainbat lan-saio egiten ari dira hezkuntza-taldearekin, eskolaren nortasun pedagogikoa, balioak, antolaketa-eredua eta jarduna gidatuko duten oinarri metodologikoak zehazteko.
Era berean, familien eta komunitateko beste eragile batzuen parte-hartzea sustatzeko saioak ere antolatu dira, haien iritziak jaso eta eskolak inguruarekin duen harremana sendotzeko asmoz.
Prozesua amaitzean, Hezkuntza Proiektu berriak jarraipen-sistema bat izanen du, haren garapena ebaluatu eta sor daitezkeen beharretara egokitzeko aukera emanen duena.