Baso-sute baten aurrean zure burua babesten ikasi
Aurten egindako Baso Suteen Larrialdietan Udalak Jarduteko Plan Bereziaren (PAMIF) esparruan, herritarrek kontuan hartu behar dituzten alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen di...
Gaur, Antsoaingo Udaletxean egindako osoko bilkuran, Arantza Biurrun zinegotzi sozialistak Udalari agur esan dio, 29 urtez herrian zinegotzi izan ondoren. Udalak eskerrak eman dizkio zazpi legegintzalditan zehar egindako lanagatik eta komunitatearekin izandako konpromisoagatik.
Arantza Biurrun 1995. urtean hasi zen Udalean lan egiten PSNko zinegotzi bezala, 23 urte zituela. Ordutik hainbat ardura izan ditu, bai gobernu-taldean eta bai oposizioan.
Zazpi legegintzaldietan zehar, Arantza Biurrunek erantzukizun politikoa izan du hurrengo esparruetan: gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, kultura, kirola eta festak. Alkateorde bezala ere jardun zuen eta udalaz gaindiko hainbat erakundetan parte hartu zuen. Besteak beste, Antsoain, Berriozar, Berriobeiti, Itza eta Txulapaineko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean eta Emakumeari Laguntzeko Eskualdeko Zerbitzuan, baita Udalaren zenbait patronatutan ere.
Azken bi legegintzaldietan, Arantza Biurrun talde sozialistako zinegotzia izan da eta oposizioan lan egin du, bere eginkizuna hainbat arlotan betez.
Zinegotzi bezala jarduten zuen bitartean, Arantza Antsoainen hazkundearen eta garapenaren testigu izan da. Izan ere, 5300 biztanle eta 13 zinegotziko udalerria izatetik, 10608 biztanle eta 17 zinegotzi izatera igaro da.
Antsoaingo Udalak Arantza Biurruni eskerrak eman dizkio egindako lanagatik, konpromisoagatik eta herriaren hobekuntza sustatzeko egin dituen ekarpenengatik. Horrekin batera, Marta Diez Nepal alkateak emakumeek politikan duten presentziaren garrantzia azpimarratu du bere hitzaldian, eta zentzu horretan egindako ekarpena eskertu dio.
Aurten egindako Baso Suteen Larrialdietan Udalak Jarduteko Plan Bereziaren (PAMIF) esparruan, herritarrek kontuan hartu behar dituzten alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen di...
Gaurtik aurrera zabalik dago aurrekontu parte hartzaileen aurtengo deialdirako proposamenak aurkezteko epea. Herritarrek aukeratzen dituzten proposamenak, ezarritako aurrekont...
MARTA DIEZ NAPAL, ANTSOAINGO ALKATE UDALBURUAK Irailaren 12tik 15era ospatuko diren Antsoaingo festak direla eta JAKINARAZTEN DU Debekatuta dagoela petardoak, laser-erakusl...