2025eko ekainak 20

“Ariketa fisikoa egiteko errezeta” programaren diploma banaketa

Foto noticia

Joan den asteartean, Antsoaingo antzokian, Ariketa Fisikoa Egiteko Errezeta programan parte hartu duten pertsonei diplomak banatu zitzaizkien, jarduera fisikoarekin duten konpromisoa eta parte-hartzearen aitorpen gisa.

Marta Díez Napal herriko alkateak, Sandra Muñoz NKJFIko zuzendariordeak, zinegotzi batzuek eta osasun-etxeko eta udaleko kirol saileko ordezkariek eman zizkieten aintzatespen horiek ikasturte honetan programan parte hartu duten 100 pertsona baino gehiagori.

Ekitaldian zuzendutako entrenamendu-saioen eta elkarrizketen bideoak ikusi ziren. Azken horietan, parte-hartzaileek programarekin izandako esperientziak kontatu zituzten.

Ariketa Fisikoa Egiteko Errezeta osasun-etxetik patologia desberdinak dituzten pertsonei kirol-jarduerak preskribatzean datza, haien bizi-kalitatea hobetu ahal izateko. Jarduera hau Idakin egiten da, profesionalek zuzenduta.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Industrialdeari buruz hitz egiteko bilera

Industrialdeari buruz hitz egiteko bilera

Abenduak 11n, Antsoaingo udalak lan-bilera bat izan zuen udalerriko industrialdeko enpresekin, eremuaren egungo egoera elkarrekin aztertzeko eta azken urteetan antzemandak...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba